Ilunorduak eta argilaurdenak

Ilunorduak eta argilaurdenak Joxantonio Ormazabalek idatzitako eta Elena Odriozolak ilustratutako poesia liburua da. Liburua 2007.urtean argitaratu zen Elkar argitaletxearen bidez eta poemaz beteriko 88 orrialdek osatzen dute liburua.

Ilunorduak eta argilaurdenak
Datuak
Argitaratze-data2007
GeneroaPoesia
Jatorrizko izenburuaIlunorduak eta argilaurdenak
HerrialdeaEuskal Herria
IlustratzaileaElena Odriozola
BildumaXaguxar
FormatuaLiburua

Idazleak liburuaren izenburuaren aztarna honako poeman ematen du:

« ILUNORDUAK ETA ARGILAURDENAK

Urpekariak aldika-aldika,

burua ateratzen du ur azpitik.

Nik ere nahi nuke ilunordu bakoitzeko

argilaurden bat, arnasa hartzeko. (33 or.)

»

Sinopsia aldatu

Ilunorduak eta argilaurdenak. Poema batzuetan argia nabari da, eta beste batzuetan, berriz, iluna. Tristura eta itxaropena, biak biltzen ditu liburu honek. Haur Literaturan sailkatu den arren, helduentzako ere bada. Poemak errazak eta sakonak dira eta eguneroko sentsazio eta egoerak erabiltzen ditu autoreak sentimenduz eta emozioz janzteko.[1].

Gaiak aldatu

Liburuaren aurkezpenean Joxantonio Ormazabalek esan bezala, hiru zutabe ditu liburuak gaiei dagokionez: ikusten duguna, mundua; barruan sentitzen duguna; eta irakurtzen duguna. [2] Ideiok ulertzen laguntzeko, badira pista moduko olerkiak, "asmakizunak" deiturikoak, liburuaren atzealdean, aurkibidean, markatuta ageri direnak: "Munduaren igarkizuna" (mundura jaio egiten gara, beharrizanak asetzen ditugu eta hil egiten gara, natura-gune batean bizi izanda); "Heriotzaren igarkizuna" (denak hiltzen gara); "Maitasunaren igarkizuna" (maitasuna argia da); "Umorearen igarkizuna" (arimaren aldartea aldakorra da); "Tristuraren igarkizuna" (tristura iluntasuna da); eta, "Ilusioaren igarkizuna" (bizipoza behar da egunean-egunean).

Poesia-estiloa aldatu

Lan honetan, hoskidetasun eta errimak lanabes izaten jarraitzen badu ere, egileak ia erabat baztertu ditu aurreko poema-liburuetako forma herrikoiak. Obra honetan, egitura lineala agertzen zaigu, jaiotzatik heriotzara daraman bidea, eta esperantzari zabaldutako zirrikituak oso bakanak dira. Nolabait, irakurleak lehen irakurraldian, formak, errimak, doinuak bilduko ditu; bigarrenean, ordea, ekuazioak askatzeko gai izango da, asmakizunetan emandako pistak baliatuta. Era berean, nabarmentzekoak dira olerkion erritmoa, doinua, errimak jolasa, hitz-jokoak... [3]

Irudigilea aldatu

Elena Odriozola irudigileak, normalean, pertsonak marrazten ditu, honako honetan, baina, liburuaren interpretazioa eginda, pertsonak (eta animaliak: katua eta txoritxoa) zuhaitz-adarretan kokatu ditu: dilindan, etzanda, oinez, jauzika, belauniko, kokoriko... Adin askotakoak daude (jaioberri diren haurtxoak, umeak, helduagoak eta adinekoak), baita sexu ezberdinetakoak ere; batzuk biluzik, besteak jantzita.

Erreferentziak aldatu

  1. «Ilunorduak eta argilaurdenak» elkar.eus.
  2. .
  3. Lopez Gaseni, Manu. «Ilunorduak eta argilaurdenak (2007)» Behinola aldizkaria 17. zbk..

Kanpo estekak aldatu