Ilhun-argiak

Jon Miranderen poesia guztiak

Ilhun-argiak. Claroscuros izenburupean Euskal Herriko Unibertsitateak, 1992an, Jon Miranderen poema gehienak plazaratu zituen gaztelaniazko itzulpenarekin batera. Gaztelaniazko bertsioa Felipe Juaristik egin zuen. Sarreraren eta bibliografiaren egilea Eduardo Gil Bera izan zen. Liburuan beste sarrera bat zetorren Iñaki Aldekoaren eskutik.

Ilhun-argiak
Jatorria
Egilea(k)Jon Mirande
Argitaratze-data1992
IzenburuaIlhun-argiak
ArgitaletxeaEuskal Herriko Unibertsitatea
Ezaugarriak
Genero artistikoaolerkigintza
Hizkuntzaeuskara

Edukia aldatu

Liburuak 35 poema bildu zituen haien gaztelaniazko bertsioekin salbuespen batekin: "Ederrak" poema bakarrik euskaraz jaso egin zen. Arrazoia poema hori kopla zaharren moduan idatzia izana zen. Miranderen poesia gaztelaniaz argitaratzen zen lehen aldia izan zen.

Bibliografia aldatu

  • Jon Mirande: Ilhun-argiak. Claroscuros. Gaur egungo euskal poesiaren bilduma, 9. zk., Leioa:Euskal Herriko Unibertsitatea, 1992. 146 or. ISBN: 84-7585-364-1.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu