Ilar usainduna[1] (Lathyrus odoratus) Fabaceae familiako urteroko landarea da, jatorriz Italiako hego-ekialdekoa eta Siziliakoa.

Ilar usaindun
Iraute egoera

Galzori larrian  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFabales
FamiliaFabaceae
LeinuaFabeae
GeneroaLathyrus
Espeziea Lathyrus odoratus

Landare apaingarritzat landatzen da eskualde epeletan. Oso aintzat hartua da dituen lore koloretsu eta lurrinarengatik.

Ezaugarriak

aldatu

Urteroko landare belarkara hau, kiribilei esker igokaria dena, 2 metro garai izan daiteke.

Hostoak tximeletakarak dira, mordoetan multzokatuak.

Haziak toxikoak dira eta latirismoa sor dezakete janez gero.

Sinonimoak

aldatu
  • Lathyrus cyprius Rechinger fil., 1949
  • Lathyrus odoratus-zeylanicus Burm.f., 1768
  • Pisum odoratum (L.) E.H.L.Krause, 1901

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [1996]

Kanpo estekak

aldatu