Tartariarren basamortua

Il deserto dei Tartari» orritik birbideratua)

Tartariarren basamortua (italieraz: Il deserto dei Tartari) Dino Buzzati italiar idazlearen eleberria da. 1940an plazaratuta, Buzzatiren lan nagusi gisa onartuta dago. 1976an Valerio Zurlinik zinemara eraman zuen. Euskarazko bertsioa 2011n argitaratu zen, Josu Zabaletak itzulirik. Liburuak eragin handia izan du gaur egungo literaturan.

Tartariarren basamortua
Jatorria
Egilea(k)Dino Buzzati
Argitaratze-data1940
IzenburuaIl deserto dei Tartari
Jatorrizko herrialdeaItalia
ArgitaletxeaRCS MediaGroup
Ezaugarriak
Genero artistikoaeleberri historikoa
Hizkuntzaitaliera
Historia
Jasotako sariak

Argumentua aldatu

Eleberriak Giovanni Drogo lotinantaren bizitza heldua kontatzen du, bere prestakuntza militarra amaitu ondoren Bastiani gotorlekura bidalita. Gotorlekuak basamortura begira dago (kondairaren arabera tartariarrek okupatuta) Ipar Erresumarekin "muga hilda" batean. Drogok hasieran sentitzen duen bakardadea eta asperraldia gorabehera, gaztaroa eta bizitza sakrifikatzea erabakiko du, gotorlekuan geratuko da tatariarrekin gerrak ekar diezazukeen loriaren zain. Oharkabean, urteak eta hilabeteak igarotzen dira eta Drogo, kapitain izatera igarota, bere bizitzari zentzua ematen saiatzen jarraitzen du, mugan gertatzen den zerbait garrantzitsua amesten. Bitartean bera ziur ahaztu duten bere lagun zaharrak pozik bizi dira hirian, emazte eta seme-alabekin. Drogori, berriz, gotorlekuko laguntzaile militarrak besterik ez zaizkio geratzen.

Azala aldatu

Liburuaren azala Buzzati berak, margolariak, idazle eta eszenografoak, diseinatu zuen. Oihal gaineko olio-margolana da non ofizial baten uniformea ​​eta kapela lehen planoan erakusten dituen; atzealdean basamortua zaldi beltz batekin ikus daiteke. Zaldi hori obraren erdialdean tentsio handiko hainbat unetan agertzen da.

Margolanak margolari surrealisten estiloa gogoratzen du, bereziki René Magritteren obra.

Eleberriaren zentzua aldatu

Denboraren ihesa, ilusioen hutsaltasuna, gure bizitzari zentzua ematen asmatzen ditugun zentzurik gabeko helburuak dira Buzzatik oihartzunez, ispilamenduz, zantzuz osatutako egitura batez baliaturik eraikitzen duen eleberri honen gaiak.

Zinemarako bertsioa aldatu

1976an Valerio Zurlini italiar zinemagileak film bat egin zuen eleberri honetan oinarrituta, garai hartako Europako zinema-aktorerik garrantzitsuenek parte hartuz: Vittorio Gassman, Giuliano Gemma, Helmut Griem, Philippe Noiret, Jacques Perrin, Francisco Rabal, Fernando Rey, Jean-Louis Trintignant, Max von Sidow. Filmak, nahiz eta pasarte asko kendu, bi ordu baino gehiago irauten du. Musika Ennio Morricone musikagilearena da.

Euskarazko bertsioa aldatu

Josu Zabaletak euskaratua, 2011n karrikaratu zen, "Literatura Unibertsala"ren bilduman. Elkar argitaletxea, ISBN: 978-84-9783-953-2.[1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu