Ikazkin Trail

Aretxabaletako mendi lasterketa


Ikazkin Trail Aretxabaletan jokatzen den mendi lasterketa da. 2022ko irailean izan zuen lehenengo ekitaldia. Aretxabaleta Kirol Elkarteak antolatzen du[1].

Ikazkin Trail
Antolatzailea Aretxabaleta Kirol Elkartea
Sorrera 2022
Tokia Aretxabaleta (Gipuzkoa)
Modalitatea mendi lasterketa
Distantzia 21 km
Garaipen gehien Gizonezkoak:
Euskal Herria Aitor Zunzunegi (1)
Euskal Herria David Rua (1)
Emakumezkoak:
Euskal Herria Ainara Urrutia (2)
Txapeldunak Gizonezkoak (2023):
Euskal Herria David Rua
Emakumezkoak (2023):
Euskal Herria Ainara Urrutia

Ibilbidea aldatu

21 kilometrotako ibilbidea da eta lehenengo lau kilometrotan 900 metrotako desnibela gainditu behar da, Areantzatik zehar Kurtzebarriko tontorreraino (1.150m) iritsi arte. 200 metrotako harrizko ibilbidean Kargalekura iristen da eta ondoren Basobeltzen sartu. Bertan aritzen ziren ikazkinak lanean eta horrek ematen dio izena lasterketari. Handik Degurixa haranera joaten da[2].

Handik beheranzko bideari ekiten zaio eta Urkuluko uharka pasa ondoren herrian amaitzen da lasterketa.

Palmaresa aldatu

Urtea Gizonezkoa Denbora Emakumezkoa Denbora
2022[3]   Aitor Zunzunegi 1:51:43   Ainara Urrutia 2:06:03
2023[4]   David Rua 1:51:57   Ainara Urrutia 2:12:21

Erreferentziak aldatu

  1. «Ikazkin Trail mendi lasterketa - Aretxabaleta - 2022-09-10» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
  2. @rockthesportES. «Ikazkin Trail» www.rockthesport.com (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
  3. «Aitor Zunzunegi legorretarra eta Ainara Urrutia aretxabaletarra, Ikazkin Trailen onenak - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-10).
  4. «Ainara Urrutia eta David Rua garaile, Ikazkin Trailen bigarren edizioan - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-11).

Kanpo estekak aldatu