Igorren kanpainako egitandien kantorea
Igorren kanpainako egitandien kantorea (ekialdeko eslaviera zaharrean: Слово о плъку Игоревѣ, Slovo o plŭku Igorevě; ukraineraz: Слово о полку Ігоревім, Slovo o polku Ihorevim; errusieraz: Слово о полку Игореве, Slovo o polku Igoreve) ekialdeko eslaviera zaharrean idatzitako egile ezezaguneko poema epikoa da.
Igorren kanpainako egitandien kantorea | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Egilea | ezezaguna |
Sorrera-urtea | XII. mendea |
Izenburua | Слово о пълкѹ игоревѣ. игорѧ сына свѧтъславлѧ. внѹка ольгова |
Jatorrizko herrialdea | Kieveko Rusa |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | narraziozko poesia eta epopeia |
Hizkuntza | Antzinako ekialdeko eslaviera |
Fikzioa | |
ikusi
|

Olerkian, Igor Sviatoslavitxen (errusieraz: Игорь Святославич; ukrainieraz: Ігор Святославич) Don ibaiaren eskualdeko kumanoen aurkako erasoaren berri ematen zaigu. Batzuek olerkia asmakizun modernoa dela esanagatik, gaur egungo adituek frogatutzat dute bere antzinatasuna, eta Erdi Arokoa dela ere egiaztatu dute (XII. mendekoa).
Alexander Borodinek olerkia moldatu zuen Errusiako opera onenetarikoa dena idazteko. Igor printzea deritzon opera hori 1890ean antzeztu zuten estreinako aldiz.