Ireki menu nagusia

Igor printzea (errusieraz: Князь ИгорьKnyaz' Igor') opera errusiarra da, lau ekintzatan apailatua (hitzaurrearekin), Aleksandr Borodinek idatzia eta konposatua.

Igor printzea
RIAN archive 855177 Scene Prince Igor opera.jpg
Jatorria
Argitaratze-data XIX. mendea[[Kategoria:Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea lanak]]
Estreinaldi-data Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "sup"
Ezaugarriak
Hizkuntza errusiera
Iraupena 3 ordu
Zatiak 4 act Itzuli eta 1 Hitzaurre
Deskribapena
Oinarritua Igorren kanpainako egitandien kantorea
Libretista Aleksandr Borodin eta Vladimir Stasov Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Aleksandr Borodin
Fikzioa
Aria bat, Igor printzea operakoa.

Konpositoreak idatzi zuen libretoa Errusiako antzinako historian oinarrituta, Kieveko Rus estatuari lotutako Igorren kanpainako egitandien kantore epikoa egokituz. Kantorean eta operan kontatzen da nola Igor Sviatoslavitx printzea altxatu zen kumandarren aurka (operan polovtsiar deituak).

Borodin 1887an hil zen, opera guztiz amaitu gabe zegoela, eta azken ukituak Nikolai Rimski-Korsakovek eta Aleksandr Glazunovek eman zizkioten. 1890ean estreinatu zen San Petersburgon.

PertsonaiakAldatu

Pertsonaia Ahots mota San Petersburgoko estreinaldia,
1890-11-04.
Moskuko estreinaldia,
1892.
Bolxoi Antzokia, Mosku, 1898.
Igor Sviatoslavitx, Novgorod-Severskiko Printzea baritonoa Ivan Melnikov Ivan Goncharov Pavel Khokhlov
Jaroslavna, bere emaztea, bigarren ezkontzan soprano Olga Olgina Yelena Tsvetkova Mariya Deysha-Sionitskaya
Vladimir Igorevich, Igorren semea, lehen ezkontzakoa tenorea Mikhail Dmitrievich Vasilyev Mikhaylov Leonid Sobinov
Galitski (Vladimir Jaroslavitx), Halytxeko Printzea. "baxu altu" gisa zerrendatuta Stepan Vlasov
Kontxak, Polovtsiar Khana baxu Mikhail Koryakin Aleksandr Antonovsky Stepan Trezvinsky
Gzak, Polovtsiar Khana isilik
Kontxakovna, Kontxak khanaren alaba kontraltoa Mariya Slavina Azerskaya
Ovlur, polovtsiar krisatu bat tenorea Uspenski
Skula, jokalaria baxu Fiodor Stravinsky Vasiliy Tyutyunnik
Yeroshka, jokalari bat tenorea Grigoriy Ugrinovich Konstantin Mikhaylov-Stoyan
Jaroslavna erizaina soprano
Polovtsiar neskamea soprano

Eratorritako lanakAldatu

Opera honen pasarte eta doinuak entzuten dira Warren G. rap artistaren Prince Igor kantuan (1997koa, opera zatiak Sissel Kyrkjebøk kantatuak dira[1]) eta baita Pink Floyd-en Echoes kantuan[2], zeina 1971eko Meddle albumean aurki daitekeen.

ErreferentziakAldatu

  1.   PURPLIE (2015-12-02) Warren G & Sissel — Prince Igor . Noiz kontsultatua: 2019-06-20 .
  2.   Various Artists - Topic (2016-01-08) Echoes . Noiz kontsultatua: 2019-06-20 .