Igor Angulo Iturrate
Igor Angulo Iturrate (Santurtzi, Bizkaia, 1973ko martxoaren 9a - Cuenca, Espainia, 2006ko otsailaren 27a) ETA erakunde armatuko kidea izan zen. Cuencako espetxean hil zen, 2006ko otsailaren 27an. Bertsio ofizialaren arabera funtzionarioek ziegako barroteetatik zintzilik aurkitu zuten goizeko 08:00etako kontaketan. Etxeratek, Askatasunak eta Anguloren senitarteko eta lagunek zalantzan jarri izan dute beti bertsio ofizial hori. Martxoaren 3an beste preso bat hil zen Espainiako espetxeetan, Roberto Sainz del Olmo, Portugaletekoa.
Igor Angulo Iturrate | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Santurtzi, 1973ko martxoaren 9a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Cuenca, 2006ko otsailaren 27a (32 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Kidetza | Euskadi Ta Askatasuna |
ETAko kidea
aldatuETAko Bizkaia taldeko laguntza lanetan jardun ei zen 1994 eta 1995 urteetan. 1996ko azaroaren 28ko goizaldean atxilotu zuten Gaurdia Zibilek Iruñean, Kepa Zubizarreta Balboarekin batera. Haien etxebizitzan armak, leherkariak, dirua eta agiri faltsuak aurkitu zituzten
Torturak
aldatuAtxiloketan jasotako kolpez konortea galdu eta ospitalera eraman zuten. Atxiloketa guztien zehar tratu txar, kolpe eta tortura fisiko eta psikologiko gogorrak jaso zituen guardia zibilen eskutik.[1]
Epaiketa
aldatu34 urteko espetxe zigorra ezarri zioten erakunde armatuaren kide izateagatik, agiriak faltsutzeagatik, leherkariak eduki eta armak izateagatik. Kode Penalaren araudien arabera, zigor hori 20 urtetan batu zioten
Kartzelan
aldatu1996ko abenduaren 1ean sartu zuten espetxean. Lehendabizi Carabanchelen eta, gero, Cuenca, Soto del Real, Curtis, Aranjuez eta azkenik, 2001ko martxoaren 3an, berriro Cuencara eraman zuten. Hil artean espetxe honetako euskal preso politiko bakarra izan zen. Espetxe araudiko 1. graduan zeukaten, inkomunikazio erregimenean. Bakarrik zegoen ziegan. Cuenca Santurtzitik 600 kilometrotara dago.
Heriotza espetxean
aldatuBertsio ofizialaren arabera, espetxeko funtzionarioek leihoko barroteetatik zintzilikatuta aurkitu zuten Igor Angulo goizeko 08:00etan kontaketa egin zutenean. Eskuak atzealdean lotuta ei zeuzkan kordel batez. Hartara, Angulok bere burua beste egin zuela ebatzi zuten.[2]
Iñako Goioaga familiarren abokatuak adierazi zuen epailearen aktaren arabera honek Angulo literan etzanda aurkitu zuela idatzi zuela errekonozimenduko aktan, bertan ez zela besterik adierazten.[3]
Askatasunak Espainiako Gobernuari leporatu zion Anguloren heriotza. Atxiloketan jasan zituen torturak aipatu zituen eta esan zuen “Igorren heriotza hilketa bat izan dela, horretarako diseinatutako urratsak eman dituztelako".[4] Askatasunak agiri bat atera zuen Anguloren heriotza salatzeko: “Igor Angulo hil digute”.[5]
Igor Anguloren familiak bertsio ofizialak zalantza askotarako bidea zabaltzen zuela esan zuen.[6]
Idoia Muruaga, Igor Anguloren neskalagunak, esan zuen zalantzarik gabe hil egin zutela.[7]
Espainiako Barne ministro Jose Antonio Alonsok agindu zuen ikertu egingo zutela heriotza argitzeko. Autopsiak, baina, ez zituen Anguloren heiotzaren zergatiak argitu[8] eta horretan gelditu zen guztia. Familiak salaketa jarri zuen ikerketa bideratzeko, baina auzitegiek artxibatu egin zuten.[9]
Daniel Porteroren brindisa
aldatuDaniel Porterok jendaurrean txanpainaz topa egin zuen Igor Anguloren heriotza ospatzeko, Espainiako Auzitegi Nazionalean.[10] Bere jarrera justifikatzeko esan zuen ez zuela horrekin zerikusirik, aurretik kazetari batzuen aurrean Anguloren heriotza ospatzera zihoala esan zuen arren.[11]
Mobilizazioak
aldatuAskatasunak eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduak deituta mobilizazio ugari egin ziren Euskal Herri osoan, eta batez ere Santurtzi eta Portugaleten Igor Angulo eta [Roberto Sainz]en herrietan. Eusko Jaurlaritzak ekitaldi guztiak debekatu zituen.[12] Eta Ertzaintzak kargatu zuen debekuaren gainetik egindako harrera mobilizazioan.[13]
Haren oroimenez Santurtzin jarritako plaka behin eta berriro kendu du Ertzaintzak.[14]
Oroimena ala ia ezer ez
aldatuAskatasunak “Oroimena ala ia ezer ez” liburua argitaratu zuen Igor Angulo eta Roberto Sainzen oroimenez. Liburua CC-by lizentziapean ikus eta deskarga daiteke sarean.[15]
Erreferentziak
aldatu- ↑ De la tortura al suicidio: Así comienza la destrucción de una persona lafogata.org
- ↑ Igor Angulo presoa hilik agertu da Cuencako espetxean[Betiko hautsitako esteka] Berria 2006.02.27
- ↑ El cuerpo de Angulo fue manipulado antes de que lo examinara el forense[Betiko hautsitako esteka] Gara 2006.03.01
- ↑ Igor Angulo presoa hilik agertu da Cuencako espetxean[Betiko hautsitako esteka] Berria 2006.02.27
- ↑ Igor Angulo hil digute Askatasuna
- ↑ Dudas razonables sobre la muerte de Angulo[Betiko hautsitako esteka] Gara 2006.03.01
- ↑ El cuerpo de Angulo llegará mañana a Euskal Herria[Betiko hautsitako esteka] kaosenlared.net
- ↑ Autopsiak ez du zehaztu Anguloren heriotzaren zergatia Berria 2006.03.06
- ↑ La politica penitenciaria que acabó con Igor Angulo y Roberto Sainz continua[Betiko hautsitako esteka] Gara 2007.02.18
- ↑ Enfrentamiento verbal en la Casa de Campo El pais 2006.02.27
- ↑ El brindis de Portero[Betiko hautsitako esteka] Gara 2006.03.01
- ↑ Herrizaingo sailak debekatu egin du Angulori omenaldia egitea Berria 2006.03.01
- ↑ La Ertzaintza carga contra una manifestación de homenaje a los dos presos muertos El Pais 2006.03.04
- ↑ Ertzaintzak Igor Angulo zenaren plaka kendu du Santurtzin[Betiko hautsitako esteka] Gara 2006.03.01
- ↑ Oroimena ala ia ezer ez, 2006 literaturakoadernoak.org
Kanpo estekak
aldatu∗ Elkarrizketa Idoia Muruaga Perez, Igor Angulo Iturrateren neskalagunarekin: Mueren presos vascos en las prisiones españolas y familiares en la carretera, youtube.com
∗ Liburua: Oroimena ala ia ezer ez archive.org