Igoin-Akolako Estazio Megalitikoa

Igoin-Arkolako Estazio Megalitikoa» orritik birbideratua)

Igoin-Akolako Estazio Megalitikoa. Aztarna megalitiko asko ikus daiteke Altzaniako mendilerroan. Guztira hamalau dira ezagutzen direnak.

Akolako Lepua II trikuharria.
Igoingo Lepua I trikuharria.
Igoingo Lepua II trikuharria.

Akolako Lepua I trikuharria.

Historiaurreko monumentuak aldatu

Periodo orokorra: Brontze Aroa, Kalkolitoa / Eneolitoa, Burdin Aroa, Neolitoa, K.a. 3000 eta 900 urte artekoak.

Kokapen geografikoa aldatu

Altuera txikiko mendia da. Aitzpitarteko leizetatik Hernaniko Fagollagara iristen da. Egun pinu monokultiboa azalera haundia hartzen badu ere, honek azpian historian zehar eremu horretan gailena izan den artzantza jarduera gordetzen du. Inguru honetan zenbait osagaik oso kontserbazio-egoera ona agertzen dute. Lurraren konposaketa hareharrizkoa da. Udalerri hauetan daude monumentuak: Errenteria, Hernani, Donostia eta Astigarraga.

Sailkatutako monumentuak aldatu

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak aurkitu dira:

Trikuharriak aldatu

Guztira hamahiru dira:

  • Akolako Lepua I
  • Akolako Lepua II
  • Arritxieta
  • Igoingo Lepua I
  • Igoingo Lepua II
  • Landarbaso I
  • Landarbaso II
  • Landarbaso III
  • Landarbaso IV
  • Landarbaso V
  • Landarbaso VI
  • Sagastietako Lepua I
  • Sagastietako Lepua II

Zista aldatu

Bat aurkitu da:

  • Langagorri

Egoera legala aldatu

Estazio Megalitikoa Monumentu Multzoa eta Kultura Ondasuna deklaratu zuen Eusko Jaurlaritzak 2003an. Bertan 14 monumentu aipatzen dira.[1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu