Ireki menu nagusia

Ignacio González Bastida (Bergara, Gipuzkoa, 1913 - Legazpi, Gipuzkoa, 2006) musikaria izan zen.

Ignacio González Bastida
Ignacio González Bastida.jpg
Bizitza
Jaiotza Bergara1913
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Legazpi2006
Jarduerak
Jarduerak musikagilea

Eduki-taula

BizitzaAldatu

Bergaran jaio zen, 1913an. Musika ikasketak bere aita Ignaciorekin hasi zituen, Bergarako Udal Musika Bandako zuzendaria bera, bai eta parrokiako organista ere. Bederatzi urte zituela sartu zen banda horretan, eta 1936 arte hor jo zuen.

Elgoibarko Udal Bandako zuzendari izendatu zuten 1940ean. Zuzendariorde sartu zen, oposizio bidez, Gasteizko Udal Bandan, 1944ean. 1948an Urretxuko Udal Bandako zuzendari hautatu zuten, 1953 arte. Urte horretan Zumarragako Udal bandako zuzendari adjuntu izendatu zuten. Legazpin hil zen 2006an.

LanakAldatu

Txistu Bandarako hainbat pieza idatzi ditu.

  • Agur nere maitiari = Adiós a mi cariño tx/tx/sb
  • Jaya da tx/tx/sb/at
  • San Juan txiky tx/tx

GrabaketakAldatu

  • Jaia da (Int.: Iparragirre Balderdi Musika Tailerra ; Urretxuko txistulari taldea ; zuz. Jesus Castillejo) In: Urretxuko musikak. Urretxu : Udala, 2007. Erref.: DAM57, Discos a Medida
  • Kalez kale (Int.: Amara Berri Ikastetxeko danborrada)In: Danborradako soinuak. Donostia : Super Amara, 2012. Erref.: SPF-CPT-002, Spiff Corps

ErreferentziakAldatu

  • Diccionario de la música Española e Hispanoamericana. Madrid, Sociedad General de Autores y Editores, 1999 - 2002.

Kanpoko loturakAldatu