Idalys Ortiz

judoka kubatarra

Idalys Ortiz Bocourt (Pinar del Río, Kuba, 1989ko irailaren 27a), judoka kubatar da. [1]

Idalys Ortiz

Bizitza
JaiotzaPinar del Río1989ko irailaren 27a (34 urte)
Herrialdea Kuba
Jarduerak
Jarduerakjudoka
Pisua140 kilogramo
Altuera180 zentimetro

Facebook: idalis.ortizbocourt Edit the value on Wikidata

Olinpiar Jokoak aldatu

2008 eta 2020 artean, Udako lau Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen lau domina lortuz.

2008ko Udako Olinpiar Jokoetan, Pekin 2008an (Pekin), brontzezko domina lortu zuen Kuba ordezkatuz (Lucija Polavder esloveniarrarekin elkarbanatuz), >78 kg-ko emakumezkoen kategorian, Tong Wen txinatarraren (urrezkoa) eta [[ Maki Tsukada]] japoniarraren atzetik.

2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, Londres 2012an (Londres), urrezkoa eskuratu zuen >78 kg-ko emakumezkoen kategorian, Mika Sugimoto japoniarraren (zilarrezkoa) eta Karina Bryant britainiarraren eta Tong Wen txinatarraren aurretik (brontzezkoa elkarbanatuz).

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), zilarrezkoa irabazi zuen >78 kg-ko emakumezkoen kategorian, Émilie Andéol frantziarraren atzetik (urrezkoa) eta Kanae Yamabe japoniarraren eta Yu Songtxinatarraren aurretik (brontzezkoa elkarbanatuz).

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), berriro zilarrezkoa irabazi zuen >78 kg-ko emakumezkoen kategorian, Akira Sone japoniarraren atzetik (urrezkoa) eta Iryna Kindzerska azerbaijandarraren eta [[ Romane Dicko]] frantziarraren aurretik (brontzezkoa elkarbanatuz).[2] [3]

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2008 Pekin
  Txina
  >78 kg,
emakumezkoa[4]
2012 Londres
  Erresuma Batua
  >78 kg,
emakumezkoa[5]
2016 Rio de Janeiro
  Brasil
  >78 kg,
emakumezkoa[6]
2020 Tokio
  Japonia
  >78 kg,
emakumezkoa[7]

Erreferentziak aldatu

  1. «Idalys Ortiz» JudoInside.com-en 2021-11-02an begiratua (Ingelesez)
  2. «Olympedia – Idalys Ortiz» www.olympedia.org (Noiz kontsultatua: 2021-07-30).
  3. (Gaztelaniaz) «Judo ORTIZ Idalys - Juegos Olímpicos de Tokio 2020» .. (Noiz kontsultatua: 2021-08-13).
  4. "Judoa, >78 kg, emaitzak 2008" olympedia.org (Ingelesez)
  5. "Judoa, >78 kg, emaitzak 2012" olympedia.org (Ingelesez)
  6. "Judoa, >78 kg, emaitzak 2016" olympedia.org (Ingelesez)
  7. "Judoa, >78 kg, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak aldatu