Makabearren I. Liburua
(«I Makabearrak» orritik birbideratua)
Makabearren I. Liburua (edo I Makabeoak edo 1 Makabeoak; hebreeraz: ספר חשמונאים א') Bibliako Itun Zaharreko liburu bat da, Liburu historikoen sailekoa. Biblian, Esterren Liburua du aurrean, eta Makabearren II. Liburua ondotik.
Liburuaren gaiaAldatu
Liburuak Antioko IV.a Epifanes seleukotar erregearen juduak indarrez helenizatzeko saiakera azaltzen du. Juduak, Matatiasek zuzenduak, matxinatuko dira. Matatiasen bost semeak (Juda, Jonatan, Simon, Joan eta Eleatzar) laster inbaditzaileen aurkako buruzagi bilakatuko dira.
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |