Ireki menu nagusia

Iñaki Moreno Ruiz de Egino (Donostia, Gipuzkoa, 1953ko maiatzaren 8a) gipuzkoar pintore eta eskultorea da.

Iñaki Ruiz de Egino
Bizitza
Jaiotza Donostia1953ko maiatzaren  8a (66 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak eskultorea eta margolaria

BiografiaAldatu

1968an hasi zen pinturan José Ruesga pintore eta grabatzailearen eskutik, eta pintura landu zuen Zaragozako Arte Eskolan. Sari garrantzitsuak eskuratu zituen laster Euskal Herrian zein Euskal Herritik kanpo, eta erakusketa ugaritan parte hartzeko aukera izan zuen. 70. hamarkadan espresionismo abstraktua landu zuen gehienbat, eta lanari ekin zionetik ia urtero erakutsi ditu bere lanak, pinturak zein eskulturak.

Horrez gain, arteari buruzko lanak idatzi ditu eta arte-kritikan ere aritu da, baita hainbat erakusketatako komisario-lanetan ere. 1987an Donostiako San Telmo Museoan eta Altxerri galerian aurkeztu zuen 1973-1989 atzera begirako erakusketatik abiatuta, azken urteetan erakusketa ugari egin ditu, bakarka zein taldean, besteak beste Salamancan, Logroñon, Wiesbadenen, Irunen, Lizarran, Segovian, Donostian eta Gasteizen. Azken erakusketei dagokienez, 1999an Percepción Activa eratu zuen Donostiako Digitex Galerian, eta 2000. urtean 1993tik aurrera egindako olioz osatutako Itsasoa erakusketa aurkeztu zuen Ordiziako Barrena Kultur Etxeko erakustaretoan, bertan bildutako koadro guztiak itsasoari eskainiz.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu