Hypomyces chrysospermus

Hypomyces Chrysospermus Hypocreaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du sukaldaritzarako baliorik. Ez da toxikoa, bizkarroi honek erasotzen dituen onddoak jan egin baitaitezke; ez ordea, egoera aurreratuan, berehala hondatzen baita hau elikatzen duen onddoa.

Hypomyces chrysospermus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaSordariomycetes
OrdenaHypocreales
FamiliaHypocreaceae
GeneroaHypomyces
Espeziea Hypomyces chrysospermus

Deskribapena

aldatu

Espeziearen berezitasunak: Bizkarroi espezie bat da, subgloboso formakoa, udare-formakoa, tamaina ñimiñokoa, gehienez 0,3 - 0,4 mm-koa, hasieran koloregabea da, eta amaieran hori-sufre kolorekoa, batzuetan hori-laranja kolorekoa. Mizelioaren hifak, hori mate kolorekoak dira.[2]

Jangarritasuna

aldatu

Ez du Sukaldaritzarako interesik.

Nahasketa arriskua

aldatu

Bada Boletus generoan garatzen den beste espezie bat ere.

Sasoia eta lekua

aldatu

Xerocomus taldeko Boletus-ak parasitatzen ditu, bakanago Paxillus involutus espeziea. Oso ohikoa da uda amaieran eta udazkenaren hasieran.

Banaketa eremua

aldatu

Europa, Asia, Ipar Amerika, Mendebaldeko Australia.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda, 283 or. ISBN 84-7173-211-4..

Kanpo estekak

aldatu