Hypocreopsis lichenoides

Hypocreopsis lichenoides Hypocreaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Hypocreopsis lichenoides
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaSordariomycetes
OrdenaHypocreales
FamiliaHypocreaceae
GeneroaHypocreopsis
Espeziea Hypocreopsis lichenoides
Seaver, 1910

Deskribapena aldatu

Estroma: Lautua, hazten den azalerara egokitua, erradialki lobulu askorekin, 3 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, arre-horixka kolorekoa, batzuetan laranja kolorekoa, zerbait zurbilagoa lobuluen ertzetan, 5 bat mm-ko zabalerarekin eta 40 eta 50 mm-ko luzerarekin, mutur perifrikoa loditua eta hasieran urkilatua. Gainazala pikortsua du murgildutako peritezioen ostioloen irterguneengatik.[2]

Etimologia: Lichenoides terminoa likenak gogorarazten dituen lore itxuragatik du.

Jangarritasuna aldatu

Ez du sukaldaritzarako baliorik.

Nahasketa arriskua aldatu

Bere forma, habitata eta koloreagatik nahastezina da.

Sasoia eta lekua aldatu

Corylus eta Salix-en adar hiletan. Urria.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Japonia, Brasil.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 811 or. ISBN 84-404-0530-8..

Kanpo estekak aldatu