Hypholoma subericaeum

Hypholoma subericaeum Strophariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Hypholoma subericaeum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaStrophariaceae
GeneroaHypholoma
Espeziea Hypholoma subericaeum
Kühner, 1936

Deskribapena aldatu

Kapela: 3 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, koniko samarretik titidunera, arre-gorrixkatik okre-arrexka-orein kolorera doana, gero arre txigortu kolorekoa, koipetsua.

Orriak: Gris-lila zurbil kolorekoa.

Hanka: 8 cm inguruko garaierakoa eta 0,3 cm inguruko diametrokoa, zurixka, zetadun eta zilarreztatutako fibrilekin, oinarrirantz gero eta marroi-gorrixka kolore gehiago hartzen joaten da, batez ere manipulatu ondoren.

Haragia: Ia kolore berekoa.[2]

Etimologia: Hypholoma terminoa grekozko, harizpia esan nahi duen "ùpos" hitzetik dator eta ertza esan nahi duen "loma" hitzetik. Ertzari dagokio, batzuetan gortinaren hondarrak izaten dituelako.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria. Toxikoa ere izan daiteke.

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean. Zangetan, baso hezeetan, larre urtsuetan. Urria.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batua, Europa, Errusia.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 252 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. Hypholoma subericaeum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu