Hyphodontia quercina Hymenochaetaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Haritsua eta gogorra, ez du kalitate gastronomikorik.

Hyphodontia quercina
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaHymenochaetales
FamiliaHymenochaetaceae
GeneroaHyphodontia
Espeziea Hyphodontia quercina
J.Erikss., 1958

Sinonimoak: Sistotrema fallax, Grandinia quercina.

Deskribapena aldatu

Karpoforoa: Beti erresupinatua, substratutik bereizten zaila, hazkunde zehaztu ezinezkoa. Kolorea: hasieran zurixka, gero krema eta azkenik okre antzeko kolorekoa. Normalean konikoak diren orratz finbriatuez osatutako himenioa, 1 eta 3 mm bitarteko luzerakoa. Ale freskoetan trinkotasun nahiko biguna baina lehortzean haritsua eta gogorra.

Etimologia: Quercina epitetoa latinetik dator, artea esan nahi duen, "quercus" hitzetik. Bere habitatagatik

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria, haritsua da.[2]

Nahasketa arriskua aldatu

Grandinia crustosa delakoarekin nahas daiteke, honek ezten txikiagoak ditu eta ez du amaiera puzturik himenioaren hifa batzuen muturrean.

Sasoia eta lekua aldatu

Urte osoan, batez ere heze dagoenean, hostozabalen adarretan, bereziki haritzetan, baina ez bakarrik.[3]

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Kolonbia, Uzbekistan, Himalaiako eremua, Japonia, Kanbodia, Turkia.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 588 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.

Kanpo estekak aldatu