Hygrophorus discoideus

Hygrophorus discoideus Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Kontsumi daiteke, balio gastronomiko txikia badu ere.

Hygrophorus discoideus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaHygrophorus
Espeziea Hygrophorus discoideus
Fr., 1838
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 3 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, lehenengo ganbila, ondoren laua, batzuetan hondoratua, titi aztarna txiki batekin. Marroixka kolorekoa, erdialdean marroi-arre kolore nabarmenarekin, leuna, likatsua, distiratsua eguraldi lehorrean. Ertza beherantz biribildua.

Orriak: Itsatsiak edo zertxobait dekurrenteak, zabal, lodiak, tartean orritxoekin, hori-arrosa kolorekoak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Zilindrikoa, lehenengo betea, gero barnehutsa, orrien kolore berekoa edo zertxobait zurbilagoa. Ale gazteetan, goialdean, errezel partzial garden likatsu bat ikus daiteke.

Haragia: Zurbila, usaingabea eta zaporegabea.[2]

Etimologia: Hygrophorus hitza grekotik dator, heze eta ekarri beharreko "phoréo"-tik, hau da, hezetasuna bildu eta kontserbatzen duenetik Discoideus epitetoa kapelaren erdian diskoa ilunagoa duelako du.

Jangarritasuna

aldatu

Jangarri apala.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Espezie hau kapelaren erdian duen disko koloreztatuak eta errezel partzialak bereizten dute. Hygrophorus lindtneri oso antzekoa da, honek ere badu erdiko diskoa, baina Corylus avellana zuhaixken azpian hazten da. Hygrophorus roseodiscoideus delakoarekin ere nahas daiteke.[4]

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean, koniferoen eta hostozabalen basoetan.[5]

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia, Japonia.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 106 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 453 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 341 or. ISBN 84-505-1806-7..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 116 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

aldatu