Hygrocybe tristis
Hygrocybe tristis Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Hygrocybe conica eta Hygrocybe nigrescens hurbileko senideek bezala, toxikoa izan daiteke, eta arazo toxikoak eragin ditzake.
Hygrocybe tristis | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hygrophoraceae |
Generoa | Hygrocybe |
Espeziea | Hygrocybe tristis F.H.Møller, 1945 |
Sinonimoa: Hygrocybe conica var. tristis.
Deskribapena
aldatuKapela: Txikia. 2 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, koniko-kanpai itxurakotik koniko-ganbilera doan formakoa, titi puntazorrotzarekin, ertza soberakinekin eta uhindua. Azal leuna, zetaduna, fibrilosoa, laranja zinabrio kolorekoa edo hori-limoi kolorekoa, iluntzeko joerarekin (hortik dator "tristea").
Orriak: Hori zurbil kolorekoak, grisera eta beltzaxkara biratuz.
Haragia: Nahiko garaia, zilindrikoa, hauskorra, horia edo laranja mate kolorekoa, ukitzean belztu egiten da.
Haragia: Zuria, urtsua, urria, ebakitzean grisa. Usaingabea eta zaporegabea.[2]
Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela bustiarekin esan nahi du. Tristis epitetoa latinetik dator, tristea, esan nahi duen "tristis" hitzetik. Belztu egiten delako.
Jangarritasuna
aldatuZalantzazkoa da jangarritasuna, toxikoa izan daiteke.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuHygrocybe conica (zurixka edo hori zurbila) eta Hygrocybe pseudoconica oso antzekoak dira.[4]
Sasoia eta lekua
aldatuUdazkenean, bakartia edo talde txikitan. Sastrakadi baxuko eremu belartsuetan, belardietan, bide bazterretan, lorategietan. Pinudietako soilguneetan. Arraroa eta urria.[5]
Banaketa eremua
aldatuEuskal Herria, Frantzia, Alpeak.[6]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 104 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 403 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
- ↑ (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.
- ↑ Hygrocybe tristis: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.