Hygrocybe nigrescens Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Sukaldaritzarako baliorik gabea (urte askoan toxikotzat jo zuten)

Hygrocybe nigrescens
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaHygrophoraceae
GeneroaHygrocybe
Espeziea Hygrocybe nigrescens

Deskribapena aldatu

Kapela: 3 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, gorria edo gorri-laranja kolorekoa, adinaren arabera hori zikineraino moteltzen da; konikoa, ia puntazorrotza, gero zabaldu egiten da titi oso markatu batekin, gainazal hezea du, haritsua, eta zahartzean eta edozein gauzarekin kontaktuan jartzen bada belztu egiten da.

Orriak: Zabal, lodiak, libreak, zurixkak edo hori zurbilak, zahartzean ertzetatik belztu egiten da.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: 6 eta 9 cm bitarteko garaierakoa eta 0,5 eta 1 cm bitarteko lodierakoa, zilindrikoa, barnehutsa, hauskorra, hori-limoi kolorekoa, marratua, ez da likatsua; kolore zurixkakoa izan ohi da, baina belztu egiten da, batez ere oinarrian.

Haragia: Mehea, hauskorra, gorria edo horixka kapelarena, zurixka oinarena.[2]

Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela hezearekin, esan nahi du. Nigrescens epitetoa berriz latinetik dator, belztea, esan nahi duen "nigrescens" hitzetik. Belzteko duen joeragatik.

Jangarritasuna aldatu

Garai batean pozoitsua zela uste zen, eta esan daiteke ez duela inolako sukaldaritza-baliorik.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Hygrocybe conica delakoarekin, ia berdina da, baina hau txikiagoa da.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Ekainaren amaieratik urria arte, larreetan, zelaietan eta baso hezeetan.[5]

Banaketa eremua aldatu

Europa, Australia.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo, .. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 128 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 459 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 347 or. ISBN 84-505-1806-7..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 104 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu