Hygrocybe russocoriacea
Hygrocybe russocoriacea Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Kontsumi badaiteke ere, oso kaskarra da. Larru usaina du.
Hygrocybe russocoriacea | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hygrophoraceae |
Generoa | Hygrocybe |
Espeziea | Hygrocybe russocoriacea |
Basionimoa | Hygrophorus russocoriaceus |
Sinonimoa: Camarophyllus russocoriaceus.
Deskribapena
aldatuKapela: 0,5 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, pixka bat ildaskatua. Zuri-marfil koloretik hori-anbar kolorera, gris-okre antzeko koloreraino.
Orriak: Zabalak eta lodiak, zurixkak edo baita larru kolore argira biratuz ere, oso zabal, okertuak eta dekurrenteak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Zurixka kolorekoa, mehea eta liraina, zilindrikoa, pixka bat mehetua oinarrirantz, sarritan pixka bat izurtsua edo bihurtua, barrubetea hasieran, gero barnehutsa.
Haragia: Nahiko gutxi, trinkoa kapelaren. erdian; kolore zurixkakoa, batzuetan hori-anbar kolorez tindatua. Bere ezaugarriak, Errusiako larruazalaren usaina, zedroaren egurrarena edo baita sandaloarena ere. Usain hauek areagotu egiten dira lehortzean, eta erraz identifikatzeko aukera ematen dute.[2]
Etimologia: Russocoriaceus epitetoa "Errusiako larruazalaren" usainaren antzekoa duelako du.
Jangarritasuna
aldatuJangarri oso kaskarra. Larru usaina duenez, ez jatea gomendatzen da.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuCamarophyllus niveus eta Camarophyllus fuscescens delakoarekin, hau aurrekoaren aldaera bat da, jangarri bikainak dira eta ez dute larru usainik. Camarophyllus virgineus espeziearekin ere bai, zenbait autorerentzat Camarophyllus niveus handiago bat da, ia beti orban gorri bereizgarriak izaten ditu.[4]
Sasoia eta lekua
aldatuUdazkenaren amaieran, abenduan eta urtarrilean, zelaietan eta larreetan, batzuetan ale askoko taldeetan. Urri samarra.[5]
Banaketa eremua
aldatuEuropa, Ipar Amerika.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 115 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 194 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 393 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 102 or. ISBN 84-282-0865-4..