Hydnellum scabrosum Bankeraceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Hydnellum scabrosum
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaThelephorales
FamiliaBankeraceae
GeneroaHydnellum
Espeziea Hydnellum scabrosum
Mikologia
 
himenio tolestua

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sinonimoak: Hydnum scabrosum, Sarcodon scabrosus, Hydnum amarescens.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 6 eta 9 cm bitarteko diametrokoa, ganbila, gero zabaldua, pixka bat uhindua, hasieran hori-laranja kolorekoa, gero gaztaina kolore zurbilekoa edo arre-hori kolorekoa.

Eztenak: Txikiak. 1 eta 3 mm bitartekoak, lehenengo zuri-gris kolorekoak gero gaztaina kolorekoak punta zuriekin.

Hanka: 3 eta 5 cm bitarteko garaierakoa eta 1,5 eta 2 cm bitarteko diametrokoa, zilindrikoa, oinarrira mehetua, leuna, lehoi kolorekoa, urdin-gris koloreko edo gris-berdexka koloreko oinarriarekin.

Haragia: Hauskorra, lehortu ondoren oso gogorra, zuria, gero gorrixka-more-oliba antzeko kolorekoa, berde-beltza hankaren hondoa, garratza.[2]

Etimologia: Hydnum terminoa greziar tubero hitzetik dator, Linneoren onddo genero honi emandako izen arbitrarioa. Amarescens epitetoa latinetik dator, garratza esan nahi duen “amarus” hitzetik. Bere zaporeagatik.

Jangarritasuna

aldatu

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua

aldatu

Ebakitako haragiak oinaren behealdean dituen kolore berdexka-beltzengatik ondo ezagutzen da. Antza izan dezaketen espezien artean, kolore argiko, oso gogorra eta zurruna den haragiagatik bereizten da, batez ere lehortuta badago.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean. Basoetan.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Costa Rica, Europa, Errusia, Himalaiako eremua, Japonia, Hego Korea.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 469 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Hydnellum scabrosum: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu