Hurtado Ametzaga jauregia

Hurtado Ametzaga jauregia Gueñesen dagoen jauregia da.

Hurtado Ametzaga jauregia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaGueñes
Koordenatuak43°12′52″N 3°06′20″W / 43.21433°N 3.10542°W / 43.21433; -3.10542
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVIII. mendea
Arkitektura
Ondarea

Kokapena aldatu

Gueñestik Zallarako bidean, muino batean, BI-3602 errepidearen gainean; Ametzaga auzora doan bidetik ailegatzen da bertara.

Historia aldatu

Jauregia eraiki zen leku berean, lehenago Ametzagako jaunen etxea egon zen. Jaunok Espainiako erregeen zerbitzuan arituak ziren Errege Katolikoen eta Carlos I.aren denboretatik. XVIII. mendean haietako bat, Baltasar Hurtado Ametzaga Riscaleko markesa, Filipe V.a Espainiakoaren kapitaina zela, erregea bere jaioterria ezagutzera gonbidatu zuen; honek zalantzan jarri zuen Gueñes inguruan hura hartzeko adina kategoria zuen etxerik ote zegoen. Eta Ametzagak, erantzun bezala, etxe hura jauregi bihurtzeko lanak abiatu zituen. Eraikuntzarako Martin Zaldua gipuzkoarra hartu zuen, bere garaiko arkitektu ospetsuenetakoa. Zaldua 1709an Gueñesen izan zen, lanen egoera gainbegiratzen. Baina 1720ean, Ametzaga Flandrian hil zen eta eraikuntza lana bertan behera utzi zen; testamentuan "jauregia ez amaitzeko, ezta saltzeko ere" agindu omen zuen.[1] Ordutik hona egitura suntsituz joan da, eta espoliatua izan da. Gaur egun baserri lanetarako pabilioi bezala erabiltzen da.[2]

Ezaugarriak aldatu

Estilo barrokoan egina,[3] bere egitura eta kokapena arkitektura militarrean oinarritua dago, haranaren zati bat mendean hartuz.[4]

Jauregiaren oina errektanguluarra da, eta fatxadan dorre aurreratu bi ditu.[2]

Bitxikeriak aldatu

Herrian "Sorginen Jauregia" bezala ezagutzen da,[4] eta hainbat kondaira daude Ametzagako jaunen heriotzari eta jauregiaren obren abandonuari buruz.[5][6]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) triskelpablo. (2020-06-07). «El Palacio DE LAS BRUJAS. (Gueñes. Bizkaia)» ARKEOHISTORIA TRISKEL (Noiz kontsultatua: 2020-09-04).
  2. a b (Gaztelaniaz) «Palacio de los Hurtado de Amézaga» Lista Roja del Patrimonio (Noiz kontsultatua: 2020-09-04).
  3. «Amezaga jauregia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-04).
  4. a b «Gueñesko Udala - Hurtado de Amezaga jauregia» www.guenes.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-04).[Betiko hautsitako esteka]
  5. «Terror : El Palacio encantado de los Amézaga (Güeñes, Vizcaya) | 🌱Pontevedra & Friends🌱 🇪🇸 Amino» 🌱Pontevedra & Friends🌱 🇪🇸 | aminoapps.com (Noiz kontsultatua: 2020-09-04).
  6. Casas malditas: El Palacio de Güeñes. (Noiz kontsultatua: 2020-09-04).
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa