Huny, Egiptoko III. dinastiako azken faraoia izan zen. K.a. 2637 eta K.a. 2613 bitartean gobernatu zuen. (Shaw)

Huny

Faraoi


Pharao of the 3rd dynasty (en) Itzuli


pharaohs of old Kingdown of Egypt (en) Itzuli

- Snefru
Bizitza
JaiotzaK.a. XXVII. mendea
HeriotzaK.a. 2630 ( urte)
Hobiratze lekuaMeidumeko piramidea
Familia
AitaSekhemkhet
Ezkontidea(k)Meresankh I (en) Itzuli
Djefatnebti (en) Itzuli
Seme-alabak
LeinuaEgiptoko III. dinastia
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria
Meidumgo piramidea

Huny, Turineko Errege Kanonean dokumentatua dago, 24 urteko erregealdiarekin. Manetonek aipatzen duen Kerferes baldin bada, hogeitasei urteko erregealdia izan zuen, Sexto Julio Afrikanoren arabera, Sinzelo fraidearen bertsioan.

Huny, oso edadetua zegoela iritsi zen tronura. Meresankh izan zen bere emaztea, eta, honekin, bi seme-alaba izan zituen: Bere oinordeko izan zen Snefru eta Hetepheres.

Bere garaiko eraikuntzak aldatu

Batzuetan, Meidumen dagoen piramide mailakatua eraikitzea agindu izana ematen zaio, Djoserrena baino handiagoa, uste denez, bera hil zenean oraindik amaitu gabe utzi zuena. Honela, bere seme eta oinordeko izan zen Snefruk, esaten denez, bere erregealdiaren hasieran amaitu zuen. Baina, teoria hau, Hunyri emandako hil monumentu bat izateko desira naturalak sortzen du, baina ez dago Meidumeko piramidea, faraoi honen hilobia izan zela frogatzen duen ebidentziarik.

Snefruren izena, aldiz, Meidumen bai aurkitu da, baita faraoi honen zenbait semerena ere, bereziki Nefermaat eta Rahotep, Meidumeko nekropoliko mastabetan lurperatuak izan ziren. Honela, litekeenagoa da Snefru izatea piramidea eraikitzea agindu zuena, eta, beranduago, bere erregealdian, piramide mailakatutik piramide klasiko bihurtzea, bere aurpegiek, hiruki forma hartuz. Piramideak, erori zenetik, zutik, bere erdigunea baino ez du mantentzen.

Badago beste piramide bat, Hunyk, eraikitzea agindu izana litekeena dena, baina bere hondakinak Elefantinan aurkitu diren piramide zeremonial txiki bat baino ez da. Piramide hau ez zen hilobi bat, eta ez du nekropoli edo tenplu multzo bat inguruan: bere benetako funtzioa eta bere esangura erlijiosoa, erabat ezezagunak dira.

Litekeena da, baita ere, 10 eta 17 metro arteko altuera duten piramide mailakatu txiki guztiak, Zawyet el-Meytinen, Abidosen (Sinki), Naqadan (Nubt), Khulan (Hierakonpolis) eta Edfun aurkituak, Huniri eman izana. (M.D.A.I.K. 36 p 43-59; M.D.A.I.K. 38 p. 83-93 eta 94-95).

Bere ustezko hilobia, Zawyet el-Aryanen egon daiteke, edo Meidumeko nekropolian (M 17 mastaba, Swelimen arabera), non zenbait funtzionarioren mastabak ere aurkitzen diren, Nefermaat kasu (M 16), bere emazte Itetekin lurperatua, Hunyren beste seme bat eta Snefruren lehen chatya, Keopsen arkitekto eta chaty izan zen Hemiunuren aitarena eta Rahotep eta Nofreten mastaba (M 6).

Metyenen biografiak, ziuraski, hirugarren dinastiaren erdialdean jaio zenak, garai honen zenbait adierazpen ematen ditu.


Aurrekoa
Qa-hedyet
Egiptoko faraoia
Egiptoko III. dinastia
Ondorengoa
Snefru