Nefermaat printzea, Snefruren semea zen, Egiptoko IV. dinastiako lehen faraoiarena, eta chaty kargua zuen. Bere izenak, literalki, perfektua da justizia (Maat) esan nahi du.

Nefermaaten hilarriaren txatala. Louvre.
Meidumeko antzarren txatala

Snefruren piramidearen eraikuntza zuzendu zuen, eta koloreztaturiko beira ore inkrustazioaren teknikaren asmakuntza ematen zaio.

« "Honela, beraz, bere jainkoei, idazkera ezabaezin bat oparitu zien" »


Meidumeko bere hilobian, bere emazte Itetekin banatutako mastaba bat, bere domeinuak irudikarazi zituen, gutxienez berrogeitabost zirenak. Irudietako bat, sarearekin ehiza eskena bat da, eta "Meidumeko antzar" ospetsuak, bereziki harrigarriak direnak, margoan lortutako kolore naturalengatik, iztuku geruza batean emana, berde argi koloreko landareek eta lore gorriek, urmael baten ertzeko paisaia irudikatzen dute. Frisoa, 1,73 metroko luzera eta 28 zentimetroko altuera duena, Kairoko Egiptoar Museoan kontserbatzen da.

FamiliaAldatu

Snefru faroia eta Hetepheres I.a erreginaren semea eta Keops faraoia eta Nefertkau, Kanefer eta Ankhaf printzeen anaia zen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nefermaat