Hunkemöller

lentzeria ekoizlea eta saltzailea

Hunkemöller emakumezkoen lentzerian espezializatutako Herbehereetako enpresa bat da. 1886an sortu zen Amsterdam gerruntze-denda espezializatu bat bezala eta negozioa hedatuz joan da.[1] 2021eko azaroan 940 denda zituen 21 herrialdetan zehar, gehienbat Mendebaldeko Europan, baina nagusiki Alemanian, Herbehereetan, Belgikan, Espainian, Frantzian, Danimarkan, Austrian eta Suedian.[2]

Hunkemöller
Datuak
Motadenda-katea
Jarduera
Enplegatuak6.200
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formaaktieselskab (en) Itzuli
Historia
Sorrera1886
webgune ofiziala
Facebook: hunkemoller Twitter: Hunkemoller Instagram: hunkemoller Snapchat: hunkemollerhq Pinterest: hunkemoller Edit the value on Wikidata

Historia aldatu

1886an sortu zen Amsterdamen Wilhelm Hunkemöller eta Josephina Lexis senar-emazteek Hunkemöller Lexis izeneko gerruntze denda bat zabaldu zutenean.[1] Hasierako urteetan salgaiak ekoizten zituzten euren fabrikan. Hurrengo urteetan, familia-negozioa hedatu zen eta denda gehiago ireki zituzten Amsterdamen, Rotterdamen eta Utrechten. 1974an Vendex enpresak erosi zuen eta enpresaren izena aldatu zuen, Hunkemöller Lexis izenez ezaguna zen enpresa Hunkemöller soilik izatera.

Bildumak aldatu

Hunkemöllerrek lentzeria, jantzi moldatzaileak, gau jantziak, bainujantziak, kirol jantziak, galtzeteria, lurrinak eta osagarriak saltzen ditu. Gainera, hainbat azpimarka ditu bere produktuetarako: HKMX (kirol bilduma), Private collection (lentzeria seduzitzailea), Noir (lentzeria premiuma eta bainujantziak), P.O.P (Z belaunaldiarentzako), Freedom (haririk gabekoa), Bra Solutions (bularretakoak) eta Always Sexy (eguneroko lentzeria), besteak beste.

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Nederlanderaz) «Hunkemöller: van korsettenmagazijn naar internationale lingerieketen» RTL Nieuws 2018-03-24 (Noiz kontsultatua: 2021-11-19).
  2. (Ingelesez) Hunkemöller. Brand Vision. (Noiz kontsultatua: 2021-11-18).

Kanpo estekak aldatu