Hōryū-ji
Hōryū-ji (japonieraz: 法隆寺 ) Ikaruga hirian dagoen tenplu bat da, Naratik gertu. 1993an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Hōryū-ji eremuko monumentu budistak multzoaren barnean.
Hōryū-ji | |
---|---|
法隆寺 | |
Hōryū-ji eremuko monumentu budistak Nanto Shichi Daiji Historical Sites of Prince Shōtoku Shinbutsu Reijō Junpai no Michi seven great temples founded by Prince Shōtoku | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Nara |
District of Japan | Ikoma district |
Town of Japan | Ikaruga |
Koordenatuak | 34°36′51″N 135°44′03″E / 34.61427°N 135.73424°E |
Historia eta erabilera | |
Oeshiki | |
Sutea | 670 |
Sutea | 1949 |
Erlijioa | Shōtoku-shū (en) Hossō-shū (en) |
Izena | Shakyamuni Tathāgata (en) |
Arkitektura | |
Materiala(k) | zurra |
Azalera | 14,6 ha |
Ondarea | |
Irekiera egunak | egunero egunero |
Webgune ofiziala | |
Eraikin zaharrenak (Kondō-a, 5 solairuko pagoda eta erdiko atea) Asuka arokoak izanez, munduko zurezko eraikinik zaharrentzat hartzen dituzte.
Tenpluaren historia
aldatuAntzinako testuen arabera, Yōmei enperadoreak, gaixotasunak jota, sendaketa lortzeko asmoz tenplu bat eraikitzeko eta han Budaren estatua bat ipintzeko botoa egin zuen. Bera hil zen apur bat geroago, bere botoa ezin burutuz, baina enperatrizak eta Shōtoku printze oinordekoak 607an Ikagura (hortik aurrera lekuaren izena) edo Hōryū-ji (literalki Loratzen ari den Legearen Tenplua) izeneko tenplua eraikiarazi zuten, enperadorearen nahien arabera.
Nahiz eta sute garrantzitsu batek 670n eraikinen bilduma suntsitu zuen, tenplua etengabe 14 mendeko tradizioari eusteaz harrotu daiteke.
1993an tenplua Gizateriaren Ondare izendatutako lehen toki japoniarra bilakatu zen.
Artelanak
aldatuTenpluak balio handiko artelanen kopuru handia du, freskoak, estatuak eta beste motako hainbat artelan, txinatar, korear eta indiarren eraginekoak. Altxor garrantzitsuenetako bat 2 mirabe alboan duen Shaka-ren (Buda historikoa) hirukuna da.
Iruditegia
aldatu-
Jainkotasun zaindaria
-
Ametsen pabiloia
-
Ate nagusia
-
Kondō-a eta 5 solairuko pagoda
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Japonieraz)(Ingelesez) Webgune ofiziala