Horus Zezen, Egiptoko aro protodinastikoko balizko gobernari bat izan zen. Bere erregealdia, estimazioen arabera, K. a. 3200 inguruan izan zen, Naqada III kulturaren garaian.

Horus Zezen
Bizitza
Jaiotza?
Jarduerak
Jarduerakerregea

Zezen erregearen existentzia (Horus Zezen izena izango lukeena), eztabaidagai da, berari buruzko erreferentzia oso gutxi ezagutzen bait dira: Günter Dreyer egiptologoak proposatu zuen, gobernariaren izena zuen idazkun bat deskribatu zuena zeramika atal batzuetan eta Min jainkoaren estatua erraldoi baten oinarrian, estatua honen zatiak, Oxford eta Kairoko museoetan aurkitzen direlarik. Gobernari hauen izen gehienak, Abidosko Umm el-Qaabeko Uj hilobian agertzen dira, Horus Eskorpioi I.aren hilobia dena, baina bertan ez da Horus Zezenen izena agertzen.

Faraoi honen existentziari buruzko beste ebidentzia bat, 2003an, Tebaseko mendebaldeko basamortuan, faraoi honi erreferentzia egiten dioten idazkunak dituen Gebel Tyautyko harkaitz baten aurkikuntza da: bere interpretazioa, Horus Eskorpioi I.aren kanpaina arrakastatsu baten narrazioa da, non Horus Zezen, ziur asko boterea Egipton kontzentratzearen jatorria izan zen guduan garaitua izan zen erregea zen.


Aurrekoa
Horus Hat
Egiptoko faraoia
Egiptoko aro protodinastikoa
Ondorengoa
Horus Eskorpioi I.a