Horacio Rodriguez Hontoria
Horacio Rodriguez Hontoria Kataluniako informatikari eta irakasle erretiratua da. Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan garatu zuen irakaskuntza- eta ikerketa-karrera, 1984tik aritu zen Bartzelonako Informatika Fakultatean.[1][2][3]
Horacio Rodriguez Hontoria | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Larache, 1948ko irailaren 11 (76 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitatea Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa |
Tesi zuzendaria | Felisa Verdejo |
Doktorego ikaslea(k) | Majid Latifi (en) ![]() Nora de la Serna German Rigau Lluís Màrquez Alicia Ageno Pulido (en) ![]() Jorge Turmo Borras (en) ![]() Jorge Vivaldi (en) ![]() Marta Gatius Vila (en) ![]() Lluís Padró (en) ![]() Francesc Ribas Framis |
Hizkuntzak | katalana gaztelania ingelesa frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ikertzailea, informatikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa (1984ko otsailaren 1a - |
Kidetza | Sociedad Española para el Procesamiento del Lenguaje Natural Association for Computational Linguistics |
Beti Kataluniako Unibertsitate Ploteknikoan hasieran Ingeniaritza Industriala ikasi zuen (1967-1971) gero Fisika ere ikasi zuen (1977) eta Informatikan lortu zuen doktoregoa (1989).[4]
SEPLN elkartean (Sociedad Española para el Procesamiento del Lenguaje Natural) eta hizkuntzaren prozesamenduaren arloan egindako ekarpena eta lankidetzak direla-eta,[5] SEPLNk hiru ikertzaile omendu zituen 2019ko urteko kongresuan: Horacio Rodríguez Ontoria, Lidia Moreno Boronat, eta Arantza Díaz de Ilarraza.[1]

Hizkuntzaren prozesamendua eta adimen artifiziala ikerketa-arloetan 18 doktore-tesi zuzendu ditu. Honako hauek izan dira bete ikerketa-ildo nagusiak: Elkarrizketa-sistemak, corpus linguistikoak etiketatzea, galdera-erantzun sistemak, sintaxi konputazionala, semantika konputazionala...[5]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «Reconocimiento a la trayectoria científica de socios jubilados en SEPLN 2019 | Sociedad Española de Procesamiento del Lenguaje Natural» www.sepln.org.
- ↑ Rodriguez, Horacio. «Staff Detail | TALP :: Language and Speech Technologies and Applications» www.talp.upc.edu (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).
- ↑ Rodriguez Hontoria, Horacio. (2012). Horacio Rodriguez Hontoria. Curriculum Vitae normalizado. .
- ↑ RODRÍGUEZ HONTORIA, Horacio. «Teseo» www.educacion.gob.es (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).
- ↑ a b Rodriguez Hontoria, Horacio. futur.upc.edu (Noiz kontsultatua: 2023-10-01).
- ↑ «Felisa Verdejoren zuhaitz akademikoa. EHUko (Ixa taldea) eta UPCko hainbat irakasle azaltzen dira.» query.wikidata.org (Noiz kontsultatua: 2023-10-30).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Horacio Rodriguez Ixa Taldearekin izandako elkarlanaz eta txantxaz (tesia, workshopak, tutorialak, sagardotegiak, kolaboratzailea...). Ixa Taldearen 25. urteurrenean, 2013an.