Homo homini lupus
Homo homini lupus latinezko esaldi bat da, euskaraz "gizona gizonarentzat otsoa [da]" esan nahi du. Tito Marcio Plauto (254 K.a. - 184 K.o.) erromatar komediografoaren Asinaria idazlanean agertzen da, honetan zehazki hau aipatzen du:
"Lupus est homo homini, non homo, quom qualis sit non novit."
(Otsoa da gizona gizonarentzat, ez gizona, bestea zein den ezagutzen ez duenean)
XVII. mendeko Thomas Hobbes ingeles filosofoak bere Leviatán liburuaren bidez esaldi hau ospetsu bilakatu zuen, liburu honetan berekoikeria gizakion jokabidean oinarrizkoa dela dio, nahiz eta gizarteak jokabide hau konpontzen saiatuko da, elkarbizitzaren mesedetan. Sarritan, eta hutsegitez, filosofo honi esaldi honen sorkuntza egotzi izan zaio.
Askotan gizateriak berekiko gauzatu ditzazkeen izugarrikeriak islatzeko esaldi hau aipatu ohi da.
Gramatikalki, nominatibo eta datibo batez osaturik dago: homo, -inis (gizon), eta lupus-i (otso).
Plautoren esaldiaren kontrapuntu gisa Senekak "gizona gizonarentzat zeozer sakratua da".[1] esaldia aipatu zuen.
ErreferentziakAldatu
- ↑ "Homo, sacra res homini (...)". Lucio Anneo Séneca: Gutunak Luziliori, XCV, 33.