Holokaustoaren Biktimak Oroitzeko Nazioarteko Eguna

2005eko azaroaren 1ean, Nazio Batuen Batzar Nagusiak erabaki zuen urtarrilaren 27a izendatzea Holokaustoaren biktimak oroitzeko Nazioarteko Eguna ospatzeko. [1] Urtarrilaren 27an oroitzen da 1945ean sobietar tropek askatu egin zutela nazien Auschwitz-Birkenau kontzentrazio eta sarraski eremua; Nazio Batuen Batzar Nagusiak ofizialki izendatu zuen data hri Holokaustoaren Biktimak Oroitzeko Nazioarteko Eguna. Idazkari nagusiak adierazi duenez, "gero eta gehiago ikusten ari gara gutxiengoen, komunitate musulmanen, migratzaileen eta errefuxiatuen aurkako intolerantzia sustraitzen ari dela politikaren normaltasunean, mundu aldakor honetan jende askoren baitan azaleratzen ari den haserrea eta antsietatea aprobetxatuz". Horregatik, orain inoiz baino gehiago bat egin behar dugu Holokaustoaren Biktimak Oroitzeko Nazioarteko Egunarekin, balio unibertsalen alde borrokatzeko eta berdintasunean oinarritutako mundu baten eraikitzeko.

Holokaustoaren Biktimak Oroitzeko Nazioarteko Eguna
Irudia
Motanazioarteko egun
Honen izena daramaHolocaust victim (en) Itzuli
Commemorates (en) ItzuliHolokaustoa
Indarraldi2006 - 
EgunUrtarrilaren 27
Promulgatze2005eko azaroaren 21a
FundatzaileaNazio Batuen Erakundea
AntolatzaileaNazio Batuen Erakundea

Webguneun.org…
Facebook: UNHOP Twitter: UNHOP Edit the value on Wikidata

Holokaustoa eta Nazio Batuen dibulgazio programa aldatu

Batzar Nagusiak aho batez onartutako 60/7 Ebazpenaren bidez sortu zenetik, programa honek nazioarteko kolaboratzaile-sare bat eta alderdi anitzeko programa bat garatuz bete du bere eginkizuna. Holokaustotik bizirik atera direnekin batera lan egin nahi da, haien istorioak ezagutarazteko eta antisemitismoaren eta beste diskriminazio-modu batzuen ondorioez ohartarazteko.

Ospakizuna Israelen aldatu

Israelen badago Holokaustoaren biktimak oroitzeko egun nazional bat, Yom HaShoah izenekoa, baina egutegi hebrearreko Nisanen 27an ospatzen da. Dena dela, nazioarteko eguna ere ospatzen da, gobernuak herrialdeko hainbat tokitara egindako bisita ofizialekin. Urtero, Diasporako Ministerioak antisemitismoaren urteko txostena aurkezten du.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu