Hohenbuehelia silvana
Hohenbuehelia silvana Pleurotaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du interes gastronomikorik. Txikia da eta ikusi gabe uzten dugu.
Hohenbuehelia silvana | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Pleurotaceae |
Generoa | Hohenbuehelia |
Espeziea | Hohenbuehelia silvana |
Sinonimoak: Resupinatus silvanus.
Deskribapena
aldatuKapela: 0,5 eta 1,5 cm bitarteko diametrokoa, hasieran alderantzizko kanpaiaren forman, gero irekia, zabaldua, disko formakoa, grisaxka, ilun samarra, furfurazeoa, lehorra.
Orriak: Oso zabal, desberdinak, nahiko lodiak, grisaxkak, ertz zurixkarekin, errezeptakuluaren erdira begira.
Hanka: Ez du hankarik.
Haragia: Geruza gelatinakara du, zeharrargia, usaingabea.[2]
Etimologia: Resupinatus terminoa latinetik dator, atzeraka tolestuta, alderantzizkoa, esa nahi duen "resupinus" hitzetik.
Jangarritasuna
aldatuEz du sukalderako balio.
Nahasketa arriskua
aldatuResupinatus applicatus delakoarekin nahas daiteke, hau ere ugaria da, baina orriak estuago ditu.
Sasoia eta lekua
aldatuUrte osoan, baldintza onak badaude. Oso ohikoa koniferoen eta hostozabalen egur hondarretan, ale askoko taldetan.[3]
Banaketa eremua
aldatuEuropa, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Japonia.[4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 243 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 122 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Hohenbuehelia silvana: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.