Hohenbuehelia geogenia

Hohenbuehelia geogenia Pleurotaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Erdipurdiko jangarria, balio gastronomiko gutxikoa.

Hohenbuehelia geogenia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPleurotaceae
GeneroaHohenbuehelia
Espeziea Hohenbuehelia geogenia
Singer, 1951

Sinonimoak: Acanthocystis geogenia, Pleurotus geogenius, Agaricus geogenius.

Deskribapena aldatu

Kapela: 5 eta 10 cm bitarteko diametrokoa, mamitsua, tronpeta forman edo belarri lobulatua bi zatitan. Azal leuna, distiratsua, oso gelatinakara, zuri-gris kolorez hautseztatua. Kolore aldakorra: gris-horixka, larru-arrosa edo arre-grisa.

Orriak: Zurixkak, oso dekurrenteak, estu, meharrak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Kapelaren behealdearen luzapen bat da, motza, trinkoa, kolore zurbilekoa.

Haragia: Zuria, lodia. Irin usain eta zaporekoa. Espora-jalkina zuria.[2]

Jangarritasuna aldatu

Kalitate ertaineko jangarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Pleurotus generoak kapela ez du gelatinakara. Lentinellus cochleatus delakoak, anis usaina du. Hohenbuehelia petaloides espezieak, kapela ez du hain mamitsua, espatula formakoa eta kolore hori zurbilekoa.

Sasoia eta lekua aldatu

Udan eta udazkenean, oso urria. Hostozabalen eta koniferoen basoetan. Itxuraz lurrean hazten dela ematen du, baina zuhaitzen sustraiekin mikorrizatzen du.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Europa, Brasil, Zeelanda Berria.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 122 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  4. Hohenbuehelia geogenia: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu