Hohenbuehelia atrocoerulea

Hohenbuehelia atrocoerulea Pleurotaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria. Sukaldaritzarako baliorik gabea.

Hohenbuehelia atrocoerulea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPleurotaceae
GeneroaHohenbuehelia
Espeziea Hohenbuehelia atrocoerulea
Singer, 1951

Deskribapena aldatu

Kapela: 1,5 eta 3,5 cm bitarteko diametrokoa, feltrodun-gelatinakara, maskor formakoa, marroi kolorekoa, arre-beltzaxka edo arre-urdinxka.

Orriak: Desberdinak, zuri-krema zikin kolorekoak.

Hanka: Ale helduetan baino ez da agertzen, gehienetan ez baita hankarik.

Haragia: Ebakitzean geruza gelatinakara nabari bat ikusten da (generoaren ezaugarria). Irin usain leuna du.[2]

Etimologia: Hohenbuehelia terminoa alemaniar pertsona izen batetik dator. Atrocerulea epitetoa, iluna esan nahi duen "ater" hitzetik dator eta zerua, zeruaren kolorea, esan nahi duen "coelum" hitzetik.

Jangarritasuna aldatu

Ez du interes gastronomikorik.

Nahasketa arriskua aldatu

Hohenbuehelia mastrucata delakoarekin nahas daiteke, honek kapela grisaxka du eta arantza gelatinakaraz estalia. Urria.

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean eta neguan, ohikoa hostogalkorren enborretan.

Banaketa eremua aldatu

Europa, Ipar Amerika, Errusia, Australia, Zeelanda Berria, Mozambike.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 241 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. Hohenbuehelia atrocoerulea: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu