Hodophilus foetens Clavariaceae familiako onddoa da. [1]

Hodophilus foetens
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaClavariaceae
GeneroaHodophilus
Espeziea Hodophilus foetens

Sinonimoa: Camarophyllopsis foetens.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 1 eta 3 cm bitarteko diametrokoa, hasieran ganbila, gero laua eta azkenik apur bat unbilikatua. Azala higrofanoa, gris-arre kolorekoa eguraldi hezearekin eta krema-arre kolorekoa eguraldi lehorrarekin, belusduna, zimur fin-finekin. Kapelak elkartuta agertzen dira batzuetan.

Orriak: Zabal, lodiak, okertuta dekurrenteak, erraz bereiz daitezkeenak, okre antzeko kolorekoak.

Hanka: 5 cm inguruko garaierakoa eta 0,5 cm inguruko lodierakoa, azpitik ardatz-itxurakoa.

Haragia: Zurbila, usain kirasduna, zaporegabea eta kapelaren kolorekoa.[2]

Etimologia: Foetens epitetoa, "fétido"-tik dator. Bere usain gogor eta desatseginetik.

Jangarritasuna

aldatu

Ez da jangarria.[3]

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean. Sastrakadi belartsuetan.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Australia.

Erreferentzia

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa.. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 170 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Velazquez Jose Ignacio. Banco de setas, catalogo micológico.

Kanpo estekak

aldatu