Hjalmar Bergman

idazle suediarra (1883-1931)

Hjalmar Bergman (Örebro, 1883ko irailaren 19a - Berlin, 1931ko urtarrilaren 1a) Suediako idazlea izan zen. Eleberriak eta antzerki-lanak idatzi zituen. Idazle honen ia kontakizun guztiak berak asmatutako Wadköping hiri txikian kokatzen dira. XX. mende hasieran garrantzi handiko idazlea izan zen, Suediako kultura hertsia zabaldu eta leku egin baitzien bere liburuetan psikoanalisiari eta surrealismoari. Garai hartako probintzialismo estuaren aurka jardun zuen, eta sarritan idatzi zuen arrazoiaren eta senaren arteko gatazkari buruz. Bere eleberri aipagarrienak: Wadköpingeko Markurellak (1919); Ingeborg andrea (1924); Maitasuna leiho batean zehar (1929); Clown Jac (1930). Antzerki-lanak: Maria, Jesusen Ama (1905); Nobel Saria (1925).

Hjalmar Bergman

Bizitza
JaiotzaÖrebro1883ko irailaren 19a
Herrialdea Suedia
HeriotzaBerlin1931ko urtarrilaren 1a (47 urte)
Hobiratze lekuaNorra kyrkogården, Örebro (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Stina Bergman
Hezkuntza
Hizkuntzaksuediera
alemana
Jarduerak
Jarduerakidazlea, gidoilaria eta antzerkigilea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm0074790 Allocine: 592021 Allmovie: p315857
Find a Grave: 8174183 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hjalmar Bergman