Balearica (erromatar probintzia)
(«Hispania Balearica» orritik birbideratua)
Balearica Behe Erromatar Inperioan antolatutako erromatar probintzia izan zen; horretarako, IV. mendearen erdialdean, Konstantzio Klororen eta Konstantino II.a enperadorearen urtetan, Hispania Tarraconensis probintziatik uharteak atera zituzten. Haren maila pretorioa zen eta Hispaniaren vicariusen agindupean zegoen. Probintzia barruan Pitiusak eta Balearrak zeuden eta hiriburua Pollentia zen, egungo Pollençan.[1] Aurretik, uharte horiek feniziarrak izan ziren.[2]
455an Genseriko agindupean zeuden bandaloek uharteak okupatu zituzten eta probintzia desagertu zen. Bandaloen okupazioak 534 urtea arte iraundu zuen. Ondoren uharteak Bizantziar Inperioaren eskuetan gelditu ziren.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz):Balear uharteen konkistaren historia PDF batean.