Hiru Mariak

Itun Berriko emakumezko pertsonaiak

Hiru Mariak Bibliako Itun Berriko pertsonaiak dira, ikonografia kristauan askotan agertu direnak mendeetan zehar. Hiru edo lau emakumezko ageri dira, izen desberdinekin, ebanjelio desberdinetan, Jesusen heriotza eta berpizkundearekin lotuta, baina identifikazio kanonikoena Markosen ebanjelioan ageri dena da, zeinean gurutzeko heriotzaren unean ageri diren hiru emakumeak diren "Magdalako Maria, Santiago gaztearen eta Joseren ama Maria, eta Salome".[1] Hiruak izan ziren halaber, Markosek dioenez, hiru egunen buruan Jesusen hilobi hutsa aurkitu zutenak, berpiztueraren berri izan zutenak beraz.[2]

Hiru Mariak eta aingeru bat, Jesusen hilobian, Iruñeko Hilobi Santuaren erlikia-ontzian.

Joanen arabera, Jesusen gurutziltzatzean, Andre Maria ama, amaren ahizpa, Maria Kleofasen emaztea, eta Magdalako Maria izan ziren han.[3] Pertsonaia horien artean, Joanek dioen Maria Kleofasena litzateke Markosek aipaturiko "Santiago gaztearen eta Joseren ama Maria" bera, ondorengo interpretazio bibliko gehienem arabera.[4]

Iruditegia aldatu


Erreferentziak aldatu

  1. «Mk 15,33-41 - BIBLIJA.net - Biblia interneten» www.biblija.net (Noiz kontsultatua: 2023-04-26).
  2. «Mk 16,1-8 - BIBLIJA.net - Biblia interneten» www.biblija.net (Noiz kontsultatua: 2023-04-26).
  3. «Jn 19,25-27 - BIBLIJA.net - Biblia interneten» www.biblija.net (Noiz kontsultatua: 2023-04-26).
  4. (Gaztelaniaz) Parroquia, Secretaría. Santas Salomé y María de Cleofás, seguidoras del Señor (24 abril) | Parroquia de San Vicente Ferrer de Madrid. (Noiz kontsultatua: 2023-04-26).

Kanpo estekak aldatu