Maria Magdalena

Magdalako Maria» orritik birbideratua)
Artikulu hau santuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Magdalena».
Santa Maria Magdalena
Santa Maria Magdalena
Angelo Bronzinoren Pietà.
Datu pertsonalak
Jaio I. mendearen hasiera
Magdala (Judea)
Hil I. mendearen erdi edo bukaera
Efeso (Asia Txikia)

Santa Maria Magdalena[1] edo Maria Magdalakoa (hebreeraz: המגדלית מרי; antzinako grezieraz: Μαρία ἡ Μαγδαληνή; Elizen Arteko Biblian euskaraz Magdalako Maria)[2] Jesus Nazaretekoaren dizipulu nagusienetariko bat izan zen. Itun Berriaren arabera, Jesukristo hirugarren egunean piztu egin zenean, Maria Magdalena bera ikusteko lehendabizikoen bat izan zen:

« Baina asteko lehen egunean, goizean goiz joan ziren emakumeak hilobira, prestaturiko ukenduak berekin zituztela. Hilobi-sarrerako harria biratua aurkitu zuten. Sartu ziren, baina ez zuten Jesus Jaunaren gorpua aurkitu. Zer pentsa ez zekitela zeuden, eta, hartan, bi gizaseme agertu zitzaizkien jantzi distiratsuz. Emakumeak ahuspez lurrera erori ziren ikaraz. Baina gizaseme haiek esan zieten: «Zergatik zabiltzate hildakoen artean, bizi denaren bila? Ez dago hemen, piztua da. Gogora ezazue zer esan zizuen oraindik Galilean zegoela: alegia, Gizonaren Semea bekatarien eskuetara eman behar zutela eta gurutziltzatu, eta hirugarren egunean piztu egin behar zuela».

Oroitu ziren haiek Jesusen hitzez, eta, hilobitik itzulirik, gertatutako guztiaren berri eman zieten Hamaikei eta gainerako ikasleei. Magdalako Maria, Joana eta Maria Santiagorena ziren emakumeok; hauekin batera joandako beste emakumeek ere gauza bera esaten zieten apostoluei. Baina apostoluek zorakeriatzat hartu zituzten berriok, eta ez zieten sinetsi.

»

Lukasen Ebanjelioa 24:1-11


Hainbat hiri, leku, herrialde eta gizataldeen santu zaindaria da: emagalduak, ile-apaintzaileak eta abar.

Emakume izena aldatu

 
Maria Magdalena, Giovanni Girolamo Savoldo

Magdalena jatorri-izenetik emakume izena eratu da, euskaraz aldaera ugari dituena: Magdalena, Madalena, Madalen, Maddalen, Malen, Maialen, Maddi.

Erreferentziak aldatu

  1. Santutegiko izen ohikoenak, Euskaltzaindiaren 66. araua
  2. «Mk 15,33-41 - BIBLIJA.net - Biblia interneten» www.biblija.net (Noiz kontsultatua: 2023-04-19).

Ikus, gainera aldatu


Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.