Ebanjelioa Joanen arabera

Itun Berriko liburua

Joanen Ebanjelioa Jesu Kristoren bizitza eta egintzak kontatzen dituen lau ebanjelio kanonikoetakoa da. Beste hiru ebanjelioen desberdina da, besteek baino sakontasun handiagoz agertzen baitu Jesusen izateari buruzko teologia landuagoa. Ebanjelioan bertan agertzen denez (Jn 20, 30-31) liburu honen helburua honako hau da: irakurleak Jesus Mesias, Jainkoaren Semea dela kontura daitezela.

Ebanjelioa Joanen arabera
Jatorria
Egilea(k)Joan
IzenburuaΕὐαγγέλιον κατὰ Ἰωάννην eta Evangelium nach Johannes
Ezaugarriak
Genero artistikoaEbanjelioa
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Deskribapena
Honen parte daebanjelio kanonikoak
Itun Berria
Biblia
Tetraevangelion (en) Itzuli

Tradizioaren arabera San Joan apostoluak idatzi zuen. Hala ere, zenbait adituk uste dute ebanjelio hau Jesusen bizitzaren lekuko zuzen izan ez zen idazle baten lana dela. Neurri handi batean apostoluengandik jasotako irakaspenak lantzen eta sakontzen joan zen komunitate bateko buruzagiak idatzi zuela esan ohi da.

Joanen ebanjelioa 4 ebanjelio kanonikoetatik berriena da eta argi ikusten da bere idazleak eta komunitateak beste ebanjelioak ezagutzen zituztela. K. o. 90 urte inguruan idatzi zen.

Kanpo estekak

aldatu