Maria Kleofasena
Maria Kleofasena[1], Bibliako pertsonaia da, hango beste pertsonaia baten (Kleofas) emaztea, Kristoren gurutziltzatzean egon zen emakumea izan zen, Joanen ebanjelioaren arabera, eta Hiru Marien pertsonaia multzoko bat gisa kontsideratzen ohi da.[2]
Maria Kleofasena | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | K.a. I. mendea |
Heriotza | I. mendea ( urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Clopas (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Jarduerak | |
Santutegia | |
Apirilaren 24 |
Agerpena Itun Berrian
aldatuJoanen arabera, Jesusen gurutziltzatzean, Andre Maria ama, amaren ahizpa, Maria Kleofasen emaztea, eta Magdalako Maria izan ziren.[3]
Hiru Marien kondaira zehatzago ageri da Markosen ebanjelioan, zeinean gurutzeko heriotzaren unean ageri diren hiru emakumeak diren " Magdalako Maria, Santiago gaztearen eta Joseren ama Maria, eta Salome".[4] Hiruak izan ziren halaber, Markosek dioenez, hiru egunen buruan Jesusen hilobi hutsa aurkitu zutenak, berpiztueraren berri izan zutenak beraz.[5] Hirukote honetan, "Santiago gaztearen eta Joseren ama Maria" identifikatzen dute Maria Kleofasenarekin ondorengo interpretazio bibliko gehienek.[6]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. 177. araua: Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (III). Bibliako pertsona-izenak. .
- ↑ «Las Tres Marías - Monasterios» www.monestirs.cat (Noiz kontsultatua: 2023-04-19).
- ↑ «Jn 19,25-27 - BIBLIJA.net - Biblia interneten» www.biblija.net (Noiz kontsultatua: 2023-04-19).
- ↑ «Mk 15,33-41 - BIBLIJA.net - Biblia interneten» www.biblija.net (Noiz kontsultatua: 2023-04-19).
- ↑ «Mk 16,1-8 - BIBLIJA.net - Biblia interneten» www.biblija.net (Noiz kontsultatua: 2023-04-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) Parroquia, Secretaría. Santas Salomé y María de Cleofás, seguidoras del Señor (24 abril) | Parroquia de San Vicente Ferrer de Madrid. (Noiz kontsultatua: 2023-04-19).