Hiperpirexia[1] termino mediko bat da, gorputzeko tenperatura 41 edo 41,5 °C-tik gora igotzen denean gertatzen den egoera deskribatzen duena. Tenperatura hori giza gorputzak onar dezakeen maximora hurbiltzen da; horregatik, hiperpirexia egoera larritzat jotzen da, eta denboran luzatzen bada, nerbio-sistemako proteinen desnaturalizazioa eragin dezake.[2]
Hiperpirexia eta sukarra bereizi behar dira; izan ere, sukarra honela definitzen da: tenperatura maila normaletik gora igotzea, hau da, 37,2 °C-tik gora goizean edo 37,7 °C-tik gora arratsaldean.
Tenperaturaren kontrola, giza organismoan, hipotalamo deituriko burmuinaren eskualdeari esker gertatzen da. Hipotalamoak bero- eta hotz-hargailu periferikoetatik datozen seinaleak jasotzen ditu, eta nerbioen bidez kanpoko tenperaturaren berri ematen dute, baina, horrez gain, eskualdea bustitzen duen odolaren tenperatura detektatzen duten hargailuak ditu (barne-tenperatura). Baldintza normaletan, hipotalamoan dagoen zentro termorregulatzaileak organismoaren tenperatura marjina estu baten barruan mantentzeko gaitasuna du. Baldintza normaletan, batez besteko aho-tenperatura 36,8 ± 0,4 °C da, gutxieneko mailara 6 a.m ingurura eta maximora 5 p.m-ra iristen delarik.
↑Grunau BE, Wiens MO, Brubacher JR. (2010eko iraila). «Dantrolene in the treatment of MDMA-related hyperpyrexia: a systematic review» Canadian Journal of Emergency Medicine 12 (5): 435–42. doi:10.1017/s1481803500012598. PMID20880437..