Hesola-ardagai
Hesola-ardagaia (Gloeophyllum sepiarium) Gloeophyllaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria. Hildako pinu zura inbaditzen du, eta, beraz, harekin eraikitako elementu guztiak, batez ere lurzoru heze batekin kontaktuan badaude. Usteldura marroia sortzen du.
Hesola-ardagaia | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Gloeophyllales |
Familia | Gloeophyllaceae |
Generoa | Gloeophyllum |
Espeziea | Gloeophyllum sepiarium P.Karst., 1882 |
Basionimoa | Agaricus sepiarius |
Deskribapena
aldatuKapela: 3 eta 10 cm bitartekoa, zirkulu-erdi formakoa, zapala, hirtsutua, eta eremu zirkularrekin, marroi-gorrixka kolorekoa, erdialdean ilunagoa eta ertz horixka-laranja kolorekoarekin.
Orria-poroak: Nahiko estu, erradialak eta labirinto formakoak, okre-herdoil kolorekoak.
Haragia: Kolore marroi-laranjakoa, gaileten zaporea du, baina oso gogorra da kontsumitzeko.[2]
Etimologia: Gloeophyllum terminoa erretxinaduna, itsaskorra, esan nahi duen "gloiós" hitzetik dator eta orri esan nahi duen "phyllon" hitzetik.
Jangarritasuna
aldatuEz da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuGloeophyllum abietinum delakoaren oso antzekoa da, baina ez du hazkunde-ertz horirik, zurixka edo okre-antzeko kolorekoa du.
Sasoia eta lekua
aldatuUrte osoan obrako egurretan eta zuhaitz enborretan bizi da, bereziki mendiko koniferoetan.[4]
Banaketa eremua
aldatuIpar Amerika, Erdialdeko Amerika, Txile, Hegoafrika, Europa, Errusia, Txina, Korea, Japonia, Australia, Zeelanda Berria.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 402 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas.. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 468 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona,, 318 or. ISBN 84-282-0865-4..