Ingeniari zibil

Herri-lan ingeniaria» orritik birbideratua)

Ingeniari zibila edo herri-lanen ingeniaria ingeniaritza zibilaren ikasketak egin dituen pertsonari deitzen zaio.

Hegoaldean Portu, Ubide eta Bide ingeniari bezala da ezaguna, gazteleraz hala deitzen baitzaio (Caminos, Canales y Puertos). Iparraldean berriz Zubi eta Errepide ingeniaria (Ponts et Chaussées).

Historia aldatu

Ingeniari lanbidea aspaldidanik izan arren ezaguna, XVII. mendean sortzen da gaur egun ezagun dugun bezala, hau da, estatuak hezten ditu lanbidea egiteko pertsonak.

Frantzian 1716. urtean erresumako errepideen mantenurako sortutako Corps des Ponts et Chausséesan du jatorria lanbideak gaur egungo baldintzetan.

Espainian herri-lan ingeniari, gaur egun ezaguna den bezala, 1799an sortu zen, Carlos IV.ak Inspección General de Caminos y Canales deritzona sortzen zuenean. 1835. urtean eman zitzaion Ingeniero de Caminos, Canales y Puertos izena eta Jose Agustín de Larrazabal, Mendaroko gipuzkoarra, izan zen Bide, Ubide eta Portuetako lehenengo Ingeniaria.

XIX. mendean lanbidea azpiegitura proiektu erraldoiei aurre egin beharrean topatzen da.

XX. mende bukaeran urbanismo kontzeptuak gehitzen zaizkio lanbideari, egindako lanaren ustiaketa, kudeakea eta finantza arduradun ere egiten direlarik ingeniariak.

XXI. mende hasieran ingurugiro arazoak eta lan-arriskua ere kontutan izan beharko ditu ingeniariak.

Lan esparrua aldatu

Ingeniari zibilak eremu oso zabala jorratzen du. Arkitektoekin eta beste ingeniari batzuekin ere oso gertu dago bere zereginetan askotan, proiektu batzuk berak beste batzuk ere sina ditzaketelarik. Eraikuntzan adibidez mugatua du herri-lan ingeniariak bere zeregina.

Hiriko obra eta zerbitzuak aldatu

  • Kiroletarako zelaiak eta pistak.
  • Igerilekuak eta bestelako kirol eta aisialdi-instalazioak.
  • Hilerriak.
  • Gasa eta elektrizitatea banatzeko sareak.
  • Urbanizazioak.
  • Hiriko esparruen zolatzea.
  • Seinaleztapena.
  • Trafikoaren kudeaketa.
  • Kanpinak.

Hirigintza aldatu

  • Plan Orokorrak
  • Arau subsidiarioak.
  • Zatiko planak (Egoitzazkoak eta ez-egoitzazkoak).
  • Plan bereziak.
  • Xehetasun-azterketak.
  • Hirigintzako jarduketa-planak (Egoitzazkoak eta ez-egoitzazkoak).
  • Hiri-lurzorua mugatzeko proiektuak.
  • Lursailak zatitzeko proiektuak (Egoitzazkoak eta ez-egoitzazkoak).
  • Poligonoak edo gauzatze- eta jarduketa-unitateak mugatzeko proiektuak.
  • Lursailak orekatzeko eta birzatitzeko proiektuak.

Ingurumena aldatu

  • Ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko azterketak.
  • Estolderiak eta saneamendua, hobi septikoak.
  • Ibaiertzak babestea.
  • Itsasertzak eta hondartzak babestea eta bere onera ekartzea.
  • Edateko uraren araztegiak.
  • Hondakin-uren araztegiak eta ura tratatzeko tokiak.
  • Estolderien garbiketa.
  • Kontrolatutako zabortegiak.
  • Ura gatzgabetzeko tokiak.
  • Erraustegiak.
  • Hondakinentzako instalazioak eta zabortegiak
  • Molusku-parkeak, itsas arrainen haztegiak eta itsaski-haztegiak. Arrain-haztegiak, arrainentzako eskailerak eta akuikultura-instalazioak.
  • Hondartza artifizialak.
  • Itsas ibilaldiak.

Garraioa aldatu

  • Trenbideetako pasaguneak ezabatzea.
  • Trenbideak lurperatzea.
  • Zamatzeko tokiak eta garraio aldaketarako instalazioak.
  • Autobus-geltokiak.
  • Hangarrak.
  • Garraioen arteko lotura-tokiak, lehorreko portuak eta jarduera logistikoetarako eremuak.
  • Garraiorako, komunikaziorako edo antzekoetarako obrak eta instalazioak.
  • Teleferikoak.
  • Teleaulkiak.
  • Garraio bereziak.
  • Kable bidezko garraioak.
  • Gasbideak eta oliobideak.
  • Biltegiratzeko eremuak eta zama-geltokiak.
  • Funikularrak.
  • Metroak eta lurpeko lineak.
  • Trenbideak eta tranbiak.
  • Bideak berritzea eta egokitzea.

Errepideak aldatu

  • Bideak egokitzea eta zolatzea.
  • Bideak eta pistak finkatzea.
  • Aparkalekuak azaleretan.
  • Autobideak eta autobiak.
  • Errepideak eta bideak.
  • Errepideen mantentze-lana.
  • Zerbitzu edota biltegiratze estazioak eta guneak.
  • Zirkulazio-azterketak.
  • Desjabetzeak.
  • Bideetako obrak eta lotuneak.
  • Seinaleztapena.

Hidraulika aldatu

  • Ur-bilketa.
  • Ur-hornidura (hoditeria eta banaketa).
  • Ureztatze-lanak.
  • Akueduktuak.
  • Erregulazio-putzuak.
  • Ubideak eta zangak.
  • Oreka-tximiniak.
  • Hodi biltzaileak eta sifoiak.
  • Uharren zuzenketa.
  • Ibilguak bideratzea eta estaltzea.
  • Ponpaketa-estazioak.
  • Azterketa hidrauliko edo hidrologiakoak.
  • Presa handiak.
  • Presa txikiak.

Portu eta itsasertzak aldatu

  • Merkataritza-portuak.
  • Kirol-portuak.
  • Arrantza-portuak.
  • Itsaspeko hustubideak.
  • Balizajeak.
  • Babes-dikeak
  • Ur gaineko dikeak.
  • Lehorreko dikeak.
  • Dragatzeak.
  • Alba-dukeak.
  • Itsas estazioak.
  • Itsas hondoari buruzko azterketak.
  • Faroak.
  • Arrainen estalpeak eta lonjak.
  • Kaiak, ontzitegiak.
  • Pantalanak.
  • Hondartza artifizialak.
  • Itsas ibilaldiak.
  • Itsasertzak eta hondartzak babestea eta bere onera ekartzea.

Zubiak eta egiturak aldatu

  • Zubiak.
  • Biaduktuak.
  • Oinezkoen pasabideak.
  • Gaineko pasabideak eta lurpekoak.
  • Pontoiak.
  • Gaineko aparkalekuak.
  • Lurpeko aparkalekuak.
  • Itxiturak eta estalkiak.
  • Eraispenak
  • Biltegiak eta zuloak.
  • Eraikuntzak.
  • Hormigoizko egiturak, bereziak eta metalikoak.
  • Obrarako instalazio lagungarriak.
  • Obra zibilak instalazio-mota ezberdinetan.
  • Aleak eta meak biltzeko parkeak.
  • Hormigoi-instalazioak.

Geoteknia eta zimenduak aldatu

  • Zuzeneko zimendatzeak.
  • Zimendatze bereziak eta pilotajeak.
  • Lurren finkatze-lana tratamendu berezien, injekzioen eta ainguraketen bidez.
  • Lehorketa, lurren saneamendua eta maila freatikoa beheratzea.
  • Ezponden egonkortasuna.
  • Harrobiei buruzko azterketa.
  • Lurren mugimendua.
  • Murruak.
  • Azpi-berritzeak eta mikropiloteak.
  • Ibai-azpiak.
  • Zutoin-oholak, pantaila-hormak eta ainguraketak.
  • Tunelak, lurpeko eraikuntzak.

Energiaren eta industriaren arloak aldatu

  • Industria, biltegi eta tailerretarako nabeak.
  • Hozkailu-instalazioetarako nabeak.
  • Energia elektrikoa batera sortzeko instalazioak.
  • Hozketa-dorreak.
  • Zubietako errodadura-errailak eta portale-garabiak.
  • Energia aprobetxatzeko zentralak, azpi-estazioak eta linea elektrikoak.
  • Erregimen bereziko energia-parkeak (eolikoak, eguzkitikoak, bionikoak eta abar).
  • Industria-tximiniak.
  • Mini-zentral elektrikoak,
  • Errota hidraulikoak

LOE 38/1999 5NV araberako Eraikuntza aldatu

  • Zatiko proiektuaren/zatiko obraren zuzendaritza, LOEren arabera.
  • Lankidetza, LOEren arabera.
  • Eraikuntzak, LOEren arabera.
  • Industria, biltegi, tailerretarako nabeak, LOEren arabera.
  • Hozkailu-instalazioetarako nabeak, LOEren arabera.
  • Aurreatezatutako hormigoi armatua aurrefabrikatzeko nabeak, LOEren arabera.
  • Eraikuntzen ikuskaritza teknikoa, (ITE).

Segurtasuna eta osasuna aldatu

  • Segurtasunari eta osasunari buruzko oinarrizko azterketa.
  • Segurtasunari eta osasunari buruzko azterketa osoa.
  • Koordinazioa, proiektua gauzatzerakoan.
  • Koordinazioa, obra gauzatzerakoan.
  • Segurtasun- eta osasun-plana.

Ikasketak aldatu

Ingeniaritza zibileko eskolak honako hauek dira, antzinatasunaren arabera sailkatuak:

Frantzia aldatu

Espainia aldatu

Euskal Herrian aldatu

Ingeniari zibil ezagunak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu