Henrike II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa
Henrike II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa edo Henrike II.a Santua, Henrike II.a Alemaniakoa izenaz ere ezaguna (973ko maiatzaren 6a - 1024ko uztailaren 13a), otondarren dinastiak Inperio Santuan izan zuen bosgarren eta azken enperadorea izan zen, Erroman 1014an koroatu zutenetik hamar urte geroago hil zen arte.
Alemaniako errege izendatu zuten 1002an, eta Italiako errege 1004an. Bera da kanonizatua izan den Alemaniako errege bakarra.
Henrike II.a Bavariako dukearen semea zen. Aita bere aurreko bi enperadoreen aurka matxinatu zela eta, Henrikek erbestean denboraldi luzeak bizi behar izan zituen. Aitaren ondoren, Bavariako duke izendatu zuten 995ean, Henrike IV.a izenarekin.
995etik denbora gutxira, Henrike Cunigunde Luxembourgekoarekin ezkondu zen, eta ez zuten seme-alabarik izan. Ezkontza horri esker, ordea, Alemaniaren mendebaldeko lurraldeekin harreman-sarea hedatu zuen.
Harreman politikoak eta heriotza
aldatuHenrike II.a 1023an Roberto II.a Frantziakoarekin elkartu zen berrikuntza eklesiastikoei buruz eztabaidatzeko, eta, nahiz eta bi herrialdeen arteko harreman politikoak adiskidetasunezkoak izan, berrikuntza horiek ez ziren inoiz gauzatu ahal izan. Bestalde, Hungaria ere aliatu izan zuen, Eztebe I.a Hungariakoaren emaztea, Gisela Bavariakoa, Henrike II.aren arreba baitzen.
Henrike II.a 1024ko uztailean hil zen, eta Bambergeko katedralean hilobiratu zuten.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henrike II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa |