Henri Lenaerts
Henri Lenaerts (Molenbeek, Belgika, 1923ko maiatzaren 8a - Irurre, Nafarroa, 2006ko abenduaren 6a) [1] artista belgikarra izan zen, bere eskultura lanengatik ezaguna. Nazioartean ezaguna den egilea, Belgikako leku publikoetan lan ugari ditu, hala nola, Baudouin Belgikakoa erregearen bustoa [2] edo Charles Buls iturria. [3] Artista gisa olio-pintura eta marrazkia ere landu zituen. Enrike bezala ezagutzen zuten Irurreko bizilagunek. [1]
Henri Lenaerts | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sint-Jans-Molenbeek, 1923ko maiatzaren 8a |
Herrialdea | Belgika |
Heriotza | Irurre, 2006ko abenduaren 4a (83 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria eta eskultorea |
Biografia
aldatu1945 eta 1948 artean pintura ikasi zuen Bruselako Arte Ederren Errege Akademian, Antoine "Anto" Carte irakaslearekin. Aldi berean, eskulturaren artea ikasi zuen Delneste irakaslearekin Molenbeek-eko Akademian. 1949an Marie-Josée Van Broeckekin ezkondu zen. Ordutik eskultore eta margolari lanetan ihardu zuen.
Eskultura irakaslea izan zen Nivellesen eta Watermael-Boitsfort Akademian. [4] Meisen finkatu zen eta bertan bere tailerra eraiki zuten.
1962an Indiara bidaiatu zuen, Indiako pentsamenduaren ikuspegi zabalak liluratuta. 1964an UNESCOko beka bat lortu zuen Indiako kultura aztertzeko, eta 1967an Indiako Gobernuaren bekarekin zabaldutako proiektuak Madraseko eta Venarasiko Unibertsitateetan ikasketak jarraitzeko aukera eman zion. 1971. urtearen amaieran, Vanarasiko Unibertsitatean hindu filosofiari buruzko doktorego tesia aurkeztu zuen, pentsamendu filosofiko tantrikoa gaitzat hartuta, eta Indiako Filosofian doktore izendatu zuten tesi onenaren sariarekin. Indian egindako egonaldian Unibertsitateko eskultura atalarekin harremanetan jarri zen.
1971n Europara itzuli zenean Nafarroako Gesalatz bailarako Irurreko kontzejuan finkatu zen .
Aire zabaleko museoa eta fundazioa
aldatuIrurren, 2012ko irailaren 6an, artista honi eskainitako Nafarroako aire zabaleko lehen museoa ireki zen. [4] [5] Etxeko lorategi girotuan kokatutako hogeita bi obra hautatu dira, girotua izan den XVII-XVIII. mendeetako harlanduzko fatxada duena.
Dena Henri Lenaerts Fundazioaren bitartez jarri zen abian, artistaren ondare osoa jaso zuen irabazi asmorik gabeko entitatearen bitartez, eskulturak, bere bilduma piktorikoa, tapizak eta liburutegia barne hartzen dituen 3.000 pieza baino gehiago biltzen dituena. [5]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b «Muere Henri Lenaerts, escultor belga afincado en Irurre» Diario de Navarra 7 de diciembre de 2006.
- ↑ Busto del rey Balduino. .
- ↑ Fuente de Charles Buls. .
- ↑ a b Javier Hermoso de Mendoza. (abril de 2013). Museo Henri Lenaerts en Irurre (Valle de Guesálaz, Tierra Estella). .
- ↑ a b R. Aramendía. (9 de septiembre de 2012). «Irurre abre el museo al aire libre dedicado al escultor belga Lenaerts» diariodenavarra.es.
Kanpo estekak
aldatu- Henri Lenaerts Fundazioa .
- Lenaerts, Henri Artxibatua (Iruñeko Udala)