Ireki menu nagusia

BiografiaAldatu

1915ean Herbehereetan hartu zuen bizilekua. Autodidakta izan zen, musika-ikasketei dagokionez. Ingeniaritza-diploma atera zuen, eta paleontologia eta geologia ikerketak egiten hasi zen Balkanetan, 1931. urtean. Ondoren, Herbehereetara itzuli zen, eta musikari ekin zion bete-betean. 1941ean Hagako Kontserbatorioko zuzendari izendatu zuten. Liberazioaren garaian, kargu ofizial guztiak kendu zizkioten, Okupazioak iraun zuen bitartean, alemaniarren aldeko jarrera izan zuelako. Hala, musikagile independentearen bideari ekin zion, eta akustikaren eta elektronikaren alorrean aritu zen, batez ere.

1960. urtera arte ez zuen funtzio ofizialik bete. Badingsen obrak hiru aldi elkarren oso desberdin ditu. 40ko hamarraldiaren hasiera arte, erromantizismotik abiatutako hizkuntza erabili zuen, eta forma klasikoak errespetatu zituen: 1. eta 3. sinfoniak, bariazio sinfonikoak 1936; 1. kontzertua pianorako, 1939; Apokalipsia oratorioa, 1940. Ondorengo aldian bere lanetako osagaiek politonalitateari eta idazketa-sistema simetrikoari utzi zieten lekua; aldi berean, musika modalari buruzko arreta sortu zitzaion: Pianorako 2tik 6ra bitarteko sonatak, Harizko 3. laukotea, 1944; 5. sinfonia, 1948; 6. sinfonia, 1954; Bi biolinerako 1. kontzertua, 1954. 1952. urtetik aurrera akustikaren eta elektronikaren inguruko ikerketak egin zituen: lehenbizi musika erabat elektronikoa zen. 1954. urtean Italia saria irabazi zuen irratirako osatu zuen Orestes operarekin. Handik bi urtera, ballet erabat elektronikoa sortu zuen, Asterion. 1959. urtean Salto mortale operarekin Salzburgoko telebisten elkarteko nazioarteko lehiaketan irabazle irten zen. Abesbatzen alorrean eman zuen Badingsek zuen onena: Te Deum (1962), Pasioa San Markoren arabera (1970-1971) eta Ballade van de bloeddorstige Jager oratoria (1971).

ErreferentziakAldatu