Hemimycena lactea Mycenaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du sukaldean erabiltzeko adina haragi.

Hemimycena lactea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMycenaceae
GeneroaHemimycena
Espeziea Hemimycena lactea
Singer, 1938

Sininimoak: Hemimycena delicatella, Mycena lactea.

Deskribapena aldatu

Kapela: Oso txikia, 0,5 eta 2,5 cm bitarteko diametrokoa, ganbil edo kanpai-itxurakotik laura, zuria, ertza irregularra eta gardentasunez ildaskatua.

Orriak: Zuriak, itsatsiak edo zertxobait dekurrenteak, zabal, lamelulekin.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Oso fina, baina nahiko luzea (3,5 cm arte), pruinaduna (haustxoarekin), zuria.

Haragia: Hutsala. Usain eta zapore ez oso nabarmenak, baina desatsegin samarrak.[2]

Etimologia; Mycena terminoa latinetik dator, perretxikoa, onddoa, esan nahi du.

Jangarritasuna aldatu

Ez du interes gastronomikorik.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Hemimycena rickenii eta Hemimycena pseudolactea espezieak, ezberdintasun mikroskopikoak bakarrik dituzte.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean. Saprofitoa, mendiko koniferoen basoetako eroritako hostoetan.

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Kuba, Europa, Islandia, Maroko, Aljeria, Tunisia, Israel, Iran, Errusia, Japonia, Australia, Zeelanda Berria.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 186 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas, Asociacion Micológica Fungipedia.
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Hemimycena lactea: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu