Helvella solitaria edo Helvella queletii Helvellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarritasuna ezezaguna. Haragi gutxi, espezie urria eta sukaldaritzan balio gutxi duelako, ez da gomendatzen jatea.

Helvella solitaria
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaHelvellaceae
GeneroaHelvella
Espeziea Helvella solitaria
P.Karst., 1871

Deskribapena aldatu

Kapela: 3 eta 6 cm artekoa, alboetatik estutua, kopa itxura, hasieran ertza biribildua, ondoren, zabaldu egiten da eta ertzetik urratu. Himenioa leuna du, zahartzean uhindua, kolore arre argitik gris-arre ilunera doana. Kanpoko aldea zurixka edo gris-morea da, iletsua eta ertzerantz oso feltroduna.

Hanka: Nahiko luzea, zilindriko samarra, lodixeagoa oinarrirantz, kapelan pixka bat luzatzen diren saihets batzuekin luzetara zeharkatua. Gris kolorekoa edo okre-zurixka, iletsua goialderantz, barnehutsa edo leizetsua.[2]

Etimologia: Helvella hitza latinetik dator, eta lekale, barazkiak, esan nahi du, oro har, belar usaintsua. Queletii epitetoa pertsonaren izenetik dator.

Jangarritasuna aldatu

Ezezaguna.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Cyathipodia villosa delakoarekin, honek ez du normalean oina luzetara ildaskatua.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Espezie urria, udan agertzen da basoetan, bakarrik edo elkartuta, sasi azpian, lur buztintsu eta kare lurretan.[5]

Banaketa eremua aldatu

Europa, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Errusia, Turkia, Himalaiako eremua.[6]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero,, 729 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 536 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 541 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 54 or. ISBN 84-87997-86-4..
  6. Helvella solitaria: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu