Helvella ephippium Helvellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarritzat jotzen.

Helvella ephippium
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaHelvellaceae
GeneroaHelvella
Espeziea Helvella ephippium
Lév., 1841

Sinonimoa: Leptopodia ephippium.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 10 eta 25 mm bitartekoa, zaldi-zela forman eta ertza pixka bat biribilduta. Grisetik okre argi kolorera doana. 2 eta 3 cm bitarteko garaierako eta 3 mm-ko lodierako oin zilindriko zuri batek eusten dio.

Haragia: Oso mehea, elastikoa, zuri-grisaxka kolorekoa.[2]

Etimologia: Helvella hitza latinetik dator, eta lekale, barazkiak, esan nahi du, oro har belar usaintsua.

Jangarritasuna

aldatu

Sukaldaritzako interesik gabea.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Leptopodia elastica delakoaren antzekoa da, baina honek kapela eta oina handiagoak ditu.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan eta udazkenean lurrean, basoetako leku hezeetan eta itzaltsuetan.

Banaketa eremua

aldatu

Ipar Amerika, Europa, Errusia, Japonia, Himalaiako eremua.

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 732 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.

Kanpo estekak

aldatu